48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

2016ko zerga-tasak. Onespena

Orbarako Udalak, 2015eko abenduaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen udal zergen eta tasen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak beren horretan uztea, 2015eko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra bitarte indarra izan dezaten. Hona hemen zehazturik:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balioaren %0,343.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balioaren %0,331.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean ez da karga indizerik aplikatuko.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,4, denbora tarte guztietarako. Zerga-tasa, berriz, %8,67.

6. Ur hornidura: Ordenantzetako tarifak.

Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka aukeran aurkezten ahalko direla:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Orbaran, 2015eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1602426