48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

5.000,00 eurorainoko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuesteko udal ordenantza. Behin-behineko onespena

Orbaizetako Udalak, 2016ko otsailaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000,00 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Orbaizetan, 2016ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1602442