48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Hirigintza hitzarmena Gorritin. Hasierako onespena

Larraungo Udaleko Osoko Bilkurak, 2016ko ilbeltzaren 25ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituen hirigintza hitzarmena:

–Hirigintza hitzarmena, Gorritiko 1. poligonoko 5. lurzatian aurreikusitako lagapenaren zati bat aurreratzen duena, Gorritiko UE-GO-2an kokatua, Antonia Gastesi Berekoetxea andrearen jabetzakoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24 eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, udal bulegoetan egon ere, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Larraunen, 2016ko otsailaren 24an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1602459