48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2016-2017 ikasturterako aldaketa, Luis Morondo Udal Musika Eskolako prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2015eko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea, 2016/2017 ikasturterako, Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetan.

Hasierako onespen hori 2016ko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an, baita Barañaingo Udaleko ediktuen oholean ere. Argitalpen horrekin jendaurreko epea ireki zen.

Legez ezarritako jendaurreko epea iragan baita, inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean heldu diren determinazioei jarraikiz, Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako prezio publikoetan eginiko aldaketa behin betiko onetsitzat hartzen da, eranskinean agertzen diren bezala.

ERANSKINA

Luis Morondo Udalaren Musika Eskolako
prezio publikoak 2016-2017 ikasturterako

Musika eskolako ikasleak.

Erroldatuak:

–Matrikula: 411,00 euro.

–Bigarren musika tresna: 293,00 euro.

–7 urtetik beheiti: 128,00 euro.

Erroldatu gabeak:

–Matrikula: 618,00 euro.

–Bigarren musika tresna: 470,00 euro.

–7 urtetik beheiti: 232,00 euro.

Soilik musika tresnen taldea egiten duten ikasleak: 122,00 euro.

Gela alokatzeko:

–Egun bakoitzeko 2 ordu bitarte: 80,00 euro.

–Egun bakoitzeko 2tik 3 ordu bitarte: 101,00 euro.

–Egun bakoitzeko 3tik 4 ordu bitarte: 135,00 euro.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2016ko otsailaren 29an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1602504