48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal ordenantza, Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2016ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2016ko otsailaren 25ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1602475