48. ALDIZKARIA - 2016ko martxoaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

46/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzeko Gobernuak 2016ko otsailaren 3an hartutako Erabakian bildutako xedapenak zehaztu eta garatzen dituena.

Nafarroako Gobernuak 2016ko otsailaren 3an hartutako Erabakiaren bidez xedatu zen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze-eragiketak egitea, gehienez 494.682.000 euro arte. Erabaki horren 4. artikuluan xedatu zen, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren foru aginduaren bidez, baloreen jaulkipenen baldintza guztiak zehaztuko zirela, eta hango titularrari foru lege horren 66.1 artikuluko c) eta d) letretan bildutako eskumenak eskuordetu zitzaizkion.

Oraingo eragiketa hau 2016ko otsailaren 19an egindako jaulkipena berriz irekitzean datza (retap). Jaulkipenaren balio nominala 150 milioi euro da, %2,128ko kupoietan (15.000.000 euro), eta 2028ko otsailaren 19an du mugaeguna.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Jaulkipenen ezaugarriak.

2016ko otsailaren 19an jaulkitako Nafarroako Zorraren (mugaeguna: 2028ko otsailaren 19a; %2,128ko kupoia, ISIN ES0001353392) berrirekitzeak, 15.000.000 euro nominalekoak, haren ezaugarri eta baldintza berak ditu, jaulkipen prezioa izan ezik, honelakoa baita:

Ex-kupoiaren prezioa: %102.8022.

Kupoi korritua: 18.314,70 euro.

Ordaindu beharreko zenbatekoa: 15.438.644,70 euro.

Dirua noiz ordaindu: 2016ko martxoaren 11n.

2. artikulua. Jaulkipenen kolokazioa.

Kolokazio pribatuaren sistemaren bidez esleituko dira jaulkipenak.

3. artikulua. Likidezia.

Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idatz-oharretan.

4. artikulua. Tratamendu fiskala.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat interesek sortutako etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen legezko araudiaren arabera. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek lortutako errentetan ez da beharrezkoa izanen atxikipenik egitea, ezta konturako diru-sarrerarik ere, urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5. artikulua. Jaulkipenaren produktua eta gastuak.

Jaulkipen honen produktu guztia 2016ko otsailaren 3ko Erabakian ezarritako helbururako erabiliko da, eta 110001 11430 9000 000000 kontu-sailari aplikatuko zaio (“Zor Publikoaren Jaulkipena moneta nazionalean” izenekoari), salbu eta kupoi jarraituen zenbatekoak, “Ondareko beste diru-sarrera batzuk” izeneko 110001 11430 5990 000000 kontu-sailari aplikatuko baitzaizkio; bi kontu-sailak ere 2016ko diru-sarreren aurrekontuari dagozkio.

Jaulkipenaren komisioak eta haren ondoriozko gainerako gastuak 2016ko gastuen aurrekontuko “Zor publikoa eta bestelako maileguak jaulki, aldatu eta kitatzeko gastuak” izeneko 110001 11430 3010 951100 kontu-sailaren kargura izanen dira.

Jaulkipenaren interesak 2017tik 2028ra bitarteko ekitaldietako gastuen aurrekontuetan bidezko den kontu-sailari aplikatuko zaizkio, bi ekitaldi horiek barne.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko martxoaren 4an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1602773