238. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 13a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ARAKIL

Jarduera Ekonomikoen Zergan ofizioz baja emateko espedientearen hasiera. Jakinarazpena

Saiatu gara jakinarazten ondoren adierazten diren espedienteak hasi direla eta ezin izan da. Horregatik, ordezko jakinarazpena egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialeko iragarki honen bidez, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44 eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Espedientea: JEZaren erregistroan ofoziozko bajak, azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 11. artikuluan xedatutakoaren arabera; honako titular hauenak:

–Titularra: Cercados Metálicos Aralar, S.L. I.K.F.: B31847387.

  • Epigrafea: 131410. Zurgindegi metalikoa.
  • Alta data: 2005/04/26.
  • Helbide fiskala eta jarduerarena: San Esteban kalea, z.g., 31850, Ihabar.
  • Alkatetzaren Ebazpena: 222/2016.

–Titularra: Cercanorte, S.L. I.K.F.: B31704935.

  • Epigrafea: 165340. Eraikuntzako materialen eta artikuluen eta saneamenduko altzarien txikizkako merkataritza.
  • Alta data: 2001/10/03.
  • Helbide fiskala eta jarduerarena: Arriba/Goialde kalea, 19, 31850, Hiriberri.
  • Alkatetzaren Ebazpena: 223/2016.

Jakinarazten den egintza: ebazpena; horren bidez irekitzen da Jarduera Ekonomikoen gaineko Eregistroan ofizioz baja emateko espedientea eta hamabost eguneko epea ematen da, jakinarazpen hau argitaratzen den egunetik hasita, adierazteko bajarekin ados dagoen ala ez, eta azken kasu honetan errekurtsoak eta egoki ikusten diren agiri eta frogagiriak aukez daitezke.

Arakilen, 2016ko azaroaren 24an.–Alkatea, Gregorio Santesteban Nuñez.

Iragarkiaren kodea: L1613579