236. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko onestea zenbait partidaren kreditu-transferentzia bidezko aurrekontu-aldaketa

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamaseiko azaroaren 3an hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da aurrekontuko aldaketa hau, kale Nagusia 14an eta Jarauta kalearen 23-25ean dauden lokalak erosteko haien jabeei egin beharreko azken ordainketa aurreratze aldera, 715.000 euroko kreditu-transferentzia bidez; xede horretarako 30/15220/682020 partida handituko da eta honako`partida hauek gutxituko:

AURREKONTU PARTIDA

ZENBATEKOA

60/13210/629090 Udaltzaingoa. Beste ibilgetua

140.000,00

40/44110/463000 Hiri Garraioa. Transferentziak Mankomunitateari

370.000,00

40/13400/609000 Mugikortasuna. Erabilera orokorreko azpiegiturak eta ondasunak

205.000,00

Aurrekontuko aldaketa honek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko azaroaren 30ean.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1613723