218. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2016ko urriaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zangozan, 2016ko azaroaren 2an.–Mankomunitateko burua, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1612363