218. ALDIZKARIA - 2016ko azaroaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko udal katastroko 2. poligonoko 298. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2016ko azaroaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko udal katastroko 2. poligonoko 298. lurzatiaren xehetasun azterlanaren espedientea, Zizurrertea kaleko 15. zenbakiari buruzkoa. Sustatzailea M.ª Carmen del Río Torrens da eta helburua, berriz, Udal Planeko C-5 unitate morfologikoan ezarritako eraikinaren lerrokadurak aldatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Zizur Nagusian, 2016ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1612503