209. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

2017ko karga tasak

Udal honek, 2016ko irailaren 29an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1. 2017ko ekitaldirako mantentzea 2015eko irailaren 30eko bilkuran 2016ko urterako onetsitako karga tasak.

2. Erabaki honek, administrazio bidean irmoa baita, 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta hala egonen da, aldatu edo indargabetzea erabakitzen ez den bitartean.

3. Erabaki hau Udaleko iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen aurka jar daiteke ondoko errekurtso hauetako edozein:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian, maila bereko epaitegiari edo salari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Etxalarren, 2016ko urriaren 11n.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1612026