2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 298/2013

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 298/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko. Interesdunei zitazioa egiten zaie adiskidetze-ekitaldira agertzeko Justizia Administrazioaren letraduaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze-ekitaldira eta judiziora epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). Adiskidetze-ekitaldia 2016ko otsailaren 2an eginen da, 09:55ean, epaitegi honetako Justizia Administrazioaren letraduaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, 2016ko otsailaren 2an, 10:00etan, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Eta Grupo Dulca SLri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko abenduaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1516669