2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1051/2015 hitzezko judizioa (PZL 250.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, errentak ez ordaintzearen ondoriozko utzarazpen bat dela-eta, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen xedapen zatia, hitzez hitz:

Erabaki dut:

1.–Amaitutzat jotzea Ana María Gurbindo Gortarik Confecciones Chile SAUren kontra sustatutako utzarazpen-judizioa, Iruñeko Iturrama kaleko 43an dagoen lokalaren gainean.

2.–Demandatzaileari horren berri ematea betearazpena abiatzeko. Horretarako, aski da eskatze hutsa. Lokala uzteko data eta ordua mantentzen dira, hots, 2015eko urtarrilaren 25ean, goizeko 09:00etan.

Auzi-jartzaileak lokala uztea eskatu bazuen utzarazpen-demandan, eskaera hori nahikoa izanen da zuzenean betearazteko, tramite gehiago egin behar izan gabe.

3.–Confecciones Chile SAU alderdi demandatua kondenatzea prozesuko kostuak ordaintzera.

4.–Ohartarazten da prozedura honetan zor ziren errenta edo zenbatekoak erreklamatu direla, 2.725,72 euro hain zuzen, gehi demandaren ondoren sorrarazitako errentak, finka egiaz berreskuratu arte. Eta hori ohartarazten da gerora aurkezten den demanda betearazlean aintzat hartzeko eta egoera hori kontuan hartzeko betearazpena abiatzerakoan.

5.–Jarduketetan emandako ebazpen honen hitzez hitzeko ziurtapena egitea eta jatorrizkoa dagokion liburura eramatea.

6.–Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei; demandatuari ediktuaren bidez.

Eta Confecciones Chile SAUri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko abenduaren 1ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1516255