2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Akats zuzenketa Ororbiako 3. poligonoko 519. lurzatiaren xehetasun azterlanaren hasierako onespenean

Oltza Zendeako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2015eko azaroaren 26an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

"Lehenbizikoa: aldaketa hasiera batean onestea KYB Suspensions Europe SA (KYBSE) enpresak sustaturiko xehetasun azterlanean. Haren bidez, lerrokadurak aldatu gogo dira Ororbiako 3. poligonoko 519. lurzatirako.

Bigarrena: xehetasun azterlana hogei egunean jendaurrean edukitzea, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, eta orobat iragarkia argitaratzea Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du xehetasun azterlana, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere. Horri dagokionez, interesdunen eskura gelditu da tramitatutako administrazio espedientea, Udal Idazkaritzan azter dadin jendaurrean dagoen bitartean; jendeari harrera egiteko ordutegian.

Hirugarrena: ebazpen hau banan-banan jakinaraztea xehetasun azterlanaren esparruko lurren jabeei, Iruñerriko Mankomunitateari eta Ororbiako Kontzejuari.”

Iragarki honek 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 17an, akats baten ondorioz argitaratutakoa ordezten du (Iberoko 4. poligonoko xehetasun azterlana. Hasierako onespena), eta hortaz, hori ondoriorik gabe gelditzen da.

Oltza Zendean, 2015eko abenduaren 16an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1516929