2. ALDIZKARIA - 2016ko urtarrilaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2015eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 6., 7., 8., 10. eta 11. aldaketak Udalaren 2015eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erriberrin, 2015eko abenduaren 18an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1516982