170. ALDIZKARIA - 2016ko irailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

548/2016 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Biolinaren espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena, Ezkarozeko Zaraitzu Ibarra Musika Eskolak eman ditzakeen irakasgaien atalean.

Ikusirik Gustavo Goiena Agirre jaunak, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko buruak, zein Ezkarozeko Zaraitzu Ibarra Musika Eskolaren titularra baita, eskola horretan Biolinaren espezialitatea irakastea baimentzeko egindako eskaera dela-eta irekitako espedientea.

Ikusirik, eskatutako espezialitate horiek baimentzeko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egin duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Biolinaren espezialitatea inskribatzea Ezkarozeko Zaraitzu Ibarra Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31008751) ematen dituen irakasgaien atalean. Baimenak 2015eko abenduaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxearen titularraren eskaera tramitatzeko behar den dokumentazioa.

2. Eskola horrek egun horretatik aurrera irakatsiko dituen irakaskuntzak hauek dira: Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak –abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduaren arabera–, eta instrumentu-praktikaren arloan, espezialitate hauek: Akordeoia, Gaita, Gitarra, Pianoa, Saxofoia, Tronpeta eta Biolina.

3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, aurretik errekerimendua egin ahal izatea galarazi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeko buruari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari igortzea.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 16an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: F1609765