164. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Herri larreak enkantean

Udalak enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidezkoa, Udalaren jabetzako bazkalekuak errentan emateko 8 urtez; behin betiko esleipenaren egunean hasiko da aprobetxamendua, eta 2024ko ekainaren 30ean bukatuko. Ondokoak izanen dira hasierako prezioak:

ZENBAKIA

BAZKALEKUA

AZALERA (Ha)

HASIERAKO PREZIOA

1

El Común

709,45

1.291,34

2

El Lugar

722,10

1.593,93

3

Esparteta

593,36

914,67

4

Murillo

488,25

1.060,46

5

Baldovita

605,05

960,06

6

Almuza

537,23

1.089,86

7

Zabaleta

804,52

1.083,92

8

Encuentro

688,81

697,53

9

El Medio

642,99

1.450,79

Proposamenak Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hemezortzigarren eguneko 13:00ak baino lehen. Enkantea ordu berean izanen da, aipatu hemezortzigarren egunaren biharamunean.

Proposamenak bukaeran erantsitako ereduaren araberakoak izanen dira, eta aurkezteak berarekin dakar lizitatzaileak baldintza-agiriko baldintzak onartzea eta administrazioarekin kontratatu ahal izateko beharkizun guztiak betetzea.

Enkante honetan, behin-behineko esleipenaren proposamena jasotzen duen eskaintza hobetzen ahalko da, gutxienez zenbateko osoaren seiren bat gehituz.

Gainerako baldintzak, aztertu nahi dituztenen eskura daude Idazkaritzan, lanegunetan 9:00-14:00 ordutegian.

Sesman, 2016ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

ERANSKINA

Proposamen eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1609593