164. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

2. aldaketa 2016ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2016ko abuztuaren 12an egin osoko bilkuran, 2/2016 aldaketa onetsi zuen hasiera batean Udalaren 2016ko aurrekontuan, kreditu gehikuntza bati dagokiona.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Sesman, 2016ko abuztuaren 16an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1609566