140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontuko 2, 3 eta 4. aldaketak. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateak, 2016ko ekainaren 30ean egindako Batzar Nagusian, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontuko 2, 3 eta 4. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Garesen, 2016ko ekainaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1608205