140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Lur-ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioa
(landalurra eta hirilurra)

Honen bitartez aditzera ematen zaie Torres del Rioko herritarrei, lur-ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioa (landalurra eta hirilurra) borondatez ordaintzeko epea 2016ko uztailaren 20an hasi eta abuztuaren 20an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Torres del Rioko Udalaren kontuetan ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxa edo Caixabank banketxeetan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2016ko abuztuaren 20an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Torres del Rion, 2016ko uztailaren 4an.–Alkate udalburua, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1608271