140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1490E/2016 EBAZPENA, ekainaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, epe bat ezartzen duena kontratazio mota eta lantokia/lan eremua aukera ditzaten BFE/Ospitaleko Farmaziako albokoak kontratatzeko zerrendetako izangaiek, bai parte hartutako azkeneko lan publikoaren eskaintzaren ondoriozko zerrendetan daudenek, bai Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldi baterako kontratatzeko indarreko zerrenda ireki eta iraunkorretan inskribaturik daudenek.

2015eko irailaren 4an, indarra hartu zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak. Arau horri jarraituz, Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzua Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzari atxikitako Farmazia Zuzendariordetzaren egotera pasa zen, zein Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 19ko 60/2015 Foru Aginduan bildutako lan eremu bat baita. Foru agindu horren bidez, kudeaketa arauak onesten dira Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan izangaiak aldi baterako kontratatuak izateko zerrendetarako.

Hartara, bidezkoa da BFE/Ospitaleko Farmaziako albokoak kontratatzeko egun indarra duten zerrendak eguneratzea, foru agindu horretan aurreikusitako xedapenetara egokitzeko, eta beharrezkoa izanen da zerrendetako izangaiek lantokiak/lan eremuak berriz aukeratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hamar egun balioduneko epea ezartzea, ebazpen hau argitaratzen den egunetik aurrera, BFE/Ospitaleko Farmaziako albokoaren kategoriako izangaiek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aldi baterako kontrataziorako zerrendetan badaude, kontratazio mota eta lantokia/lan eremua hauta ditzaten.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko ekainaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1607815