140. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Cascanteko 7. banaketa eremuko zerbitzu poligonoaren plan partzialeko 1. sektorea birzatitzeko proiektuan.
Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2016ko uztailaren 1eko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batean onestea aldaketa Cascanteko 7. banaketa eremuko zerbitzu poligonoaren plan partzialeko 1. sektorea birzatitzeko proiektuan, Konpentsazio Batzordearen 2016ko maiatzaren 12ko erabakiaren bidez sustatua.

Bigarrena.–Proiektua jendaurrean jartzea hogei egunean, alegazioak aurkez daitezen, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarkian eta Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratuta.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2016ko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1608206