112. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 660/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez 2016ko deialdia onesten da nekazaritzako elikagaien industrietako inbertsioetarako laguntzak emateko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (Identifikazioa): 308365.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Honako baldintzak betetzen dituzten enpresak (pertsona fisikoak eta juridikoak):

a) Nafarroan produkzioko instalazio bat izatea edo etorkizunean izatea.

b) Europar Batasuna eratzeko Tratatuaren I. eranskinean agertzen diren nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko jardueraren bat egitea. Salbuespena dira arrantzaren sektoreetako enpresak, baita beren emaitza den produktua I. eranskinean jasoa dutenak ere.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntzak ematea, nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko edo garatzeko inbertsioak sustatzea, nekazaritzako eta elikadurako sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, Nafarroan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Laguntza hauen oinarri arautzaileak ekainaren 1eko 660/2016 Ebazpenaren eranskinean eskura daitezke, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honetarako, guztira, 9.000.000 euro dago, 2017ko aurrekontuaren kargura.

Deialdi honetako laguntzek Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) %31ko kofinantzazioa dute, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldiko programaren bidez.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2016ko uztailaren 22ra arte.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz.

Iruñean, 2016ko ekainaren 1ean.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1607144