109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Osoko bilkuran hartutako erabakia. Udalbatzako kideen ordainsariak

Zuñigako Udalak, 2016ko maiatzaren 27an egin bileran, jarraian osorik ematen den erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertzea:

“9.–2015eko abuztuaren 7ko osoko bilkuran Udalkideen ordainsariei eta osoko bilkuraren bilkura-sariei buruz hartutako erabakia aldatzearen ondoriozko erabakiak.

Horrenbestez,

ERABAKI DA:

Lehena.–Aldatzea 2015eko abuztuaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakia, “3.–Udalkideen ordainsariak eta osoko bilkuraren bilkura-sariak”, eta ezartzea alkate udalburuaren ordainsariak, hau da, urteko 8.205,00 euro gordin, hamabi hilekotan hartzekoak, lehen alkateordeak uko egiten diola inolako ordainsaririk jasotzeari. Erabaki honek ondorioak izanen ditu 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Zuñigan, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1606590