109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Saigosko 29. poligonoko 926. lurzatia urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2016ko maiatzaren 27ko Alkatetzaren 147/16 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Saigosko 29. poligonoko 926. lurzatia urbanizazio proiektua, José Antonio Goñi Goñik sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarriari jarraikiz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2016ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1606577