109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Fakturazio elektronikoa

2014ko abenduaren 22an, Berbintzanako Udala atxiki zitzaion Estatuko Administrazio Orokorraren Faktura Elektronikoen Sargune Orokorrari (FACE), plataforma hori Udal honen faktura elektronikoen sargune orokorra izan dadin 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina.

2016ko otsailaren 18an, erabaki zen fakturazio elektronikoa egitearen betebeharretik salbuestea 5.000,00 euro arteko zenbatekoa duten fakturak, abenduaren 27ko 25/2013 Legean ezarritakoaren arabera (25/2013 Legea, sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzkoa).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berbintzanan, 2016ko martxoaren 7an.–Alkatea, José Hilario Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1606559