109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

1 eta 2/2016 aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2016ko apirilaren 28an egin osoko bilkura arruntean, aurrekontuan aldaketak egiteko bi espediente onetsi zituen, kreditu berezi bana gaitzeari buruzkoak.

Iragarkia 2016ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ean, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira aipatu espedienteak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1/2016 espedientea.

Kreditu berezia.–9200 6320000: +20.000,00 euro.

Finantzaketa:

Zein kontu-sailetik beheititua.–4220 6190000: -20.000,00 euro.

2/2016 espedientea.

Kreditu berezia.–9200 6350000: +2.500,00 euro.

Finantzaketa:

Zein kontu-sailetik beheititua.–9291 5100000: -2.500,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hauen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2016ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1606612