109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1186/2016 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Dabid Montorio Soria jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea (135/2016 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Errekurtsoa Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 14ko 1953/2015 Ebazpenaren aurka jarri zen.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Dabid Montorio Soria jaunak eskatuta, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zen. Hain zuzen ere, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 18ko 1E/2016 Ebazpenaren kontra jarri zuen. Horren bidez ezetsi zen Dabid Montorio Soria jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 7 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak 2015eko uztailaren 22an onetsitako behin betiko emaitzen kontrakoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 24E/2015 Ebazpena betearaziz, horiek zuzenbidearen araberakoak direlako.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta uztailaren 25eko 69/2012 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 1E/2016 Ebazpenaren aurka Dabid Montorio Soria jaunak jarritako prozedura laburtuari (135/2016 zenbakikoa) dagokion administrazio espedientea; ebazpen horren bidez, ezetsi zen Dabid Montorio Soria jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 7 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak 2015eko uztailaren 22an onetsitako behin betiko emaitzen kontrakoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 21eko 24E/2015 Ebazpena betearaziz, horiek zuzenbidearen araberakoak direlako.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoari igortzea, eta Dabid Montorio Soria jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 24an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1606600