109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

777/2016 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, “Gobernu Kontseiluaren erabakia, unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko onarpen prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena arautzen dituzten arauak onesten dituena “ argitaratzeko agintzen duena. Erabakia 2014ko maiatzaren 27ko Gobernu Kontseiluak onetsi zuen.

Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, Gobernu Kontseiluak 2016ko maiatzaren 23an onetsi zuen erabakia argitaratzeko agintzen dut. Erabaki horren bidez “unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko onarpen prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena arautzen dituzten arauak” onetsi ziren.

“ERABAKIA, SARTZEKO PROZEDURA, BALIOESPEN IRIZPIDEAK ETA UNIBERTSITATEKO GRADU IKASKETA OFIZIALETAKO IKASPOSTUAK ESLEITZEKO LEHENTASUNEZKO ORDENA ARAUTZEN DITUZTEN ARAUAK ONESTEN DITUENA

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzakoak (LOE), ezartzen duenarekin bat etorriz, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, Hezkuntza Kalitatearen Hobenkuntzakoak (LOMCE) ematen dion idazketan, unibertsitateak dira zehazten dutenak, balioespen irizpideekin bat etorriz, zer ikasle sartuko den unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetara, unibertsitatean sartu ahal izateko titulazio lortu dutenen artetik.

LOMCEko bosgarren azken xedapenak ezartzen duenarekin bat etorriz, unibertsitateei dagokie atzerriko batxilergoetatik eta goi mailako prestakuntza zikloetatik datozen ikasleak onartzeko prozedurak eta irizpideak onestea, 2014-2015 ikasturtetik aurrera onartua izateko aplikatuko direnak. Bitartean, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen Espainiako Hezkuntza Sistemaren Batxilergoko titulua lortu duten ikasleentzat, indarrean egongo dira, 2016-2017 ikasturtera arte (hau barne) lehenagoko araudiaren araberako irizpideak eta prozedurak.

Bere aldetik, ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretuak ezartzen ditu Graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan onartua izateko prozeduraren oinarrizko arauak.

Gaur egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Graduko unibertsitate ikasketa ofizialetara sartzeko prozedurak Gobernu Kontseiluaren hainbat erabakitan daude bilduta:

–2014ko maiatzaren 27ko Erabakiak, sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko, sarbide jakin batzuetarako, ezartzen dituen arauak onetsi zituen. Erabaki hau LOMCEko Bosgarren Azken Xedapenaren babesean eman zen, eta 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteei dagokien aldi iragankorrean da aplikagarria.

–2011ko maiatzaren 26ko Erabakiak unibertsitate ikasketak hasita dauzkaten eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasketetan sartu nahi duten ikasleei aplikatuko zaizkien iritzpideak ezarri zituen, eta geroxeago, 2014ko maiatzaren 27ko eta 2015eko martxoko Erabakiek aldatu zuten lehen esandako erabakia.

–2009ko uztailaren 1eko Erabakiak Graduko ikasketen arauak onetsi zituen, eta 2009ko urriaren 6ko eta 2012ko azaroaren 27ko Erabakiek aldatu zuten lehen esandako erabakia. Lehen Kapituluak (3.etik 18.erako artikuluak) unibertsitate ikasketetan sartzeko eta onartua izateko prozeduraz dihardu.

2017-2018 ikasturtetik aurrera Unibertsitate ikasketetan sartzeko prozedura guztiak arautzen dituen Erabaki berri bat bultzatu behar da, Batxilergoaren azken ebaluazioari buruzko araudi orokorra onesten denetik aurrera. Hala ere, Gradu ikasketak arautzen zituzten 2009ko arauek indarra galdu eta gero, beharrezkoa da 2014ko maiatzaren 27ko Erabakiak aintzat hartzen ez dituen sartzeko prozedurak arautzen dituen Erabaki berri bat onestea, zeinean aipatu Erabaki guztiak bateratuko baitira.

Hau da Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeak proposaturik, 2016ko maiatzaren 23an egindako bileran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak hartu duen

ERABAKIA:

Lehena.–Sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena ezartzen dituzten arauak ezartzea, unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko, erabaki honen I. Eranskinean biltzen denaren arabera.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 23an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

I. ERANSKINA

Sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena ezartzen dituena unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko

AURKIBIDEA

Zioen azalpena

1. artikulua. Xedea eta aplikatzeko eremua.

2. artikulua. Europako Batxilergo titulua daukaten ikasleak onartzea.

3. artikulua. Nazioarteko Batxilergo diploma daukaten ikasleak onartzea.

4. artikulua. Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak onartzea, edo nazioarteko hitzarmenak dituzten beste hainbat estatutatik.

5. artikulua. Goi mailako teknikari titulua edo baliokidea daukaten ikasleak onartzea.

6. artikulua. Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak onartzea, beren hezkuntza sistemetan sartzeko baldintzak betetzen ez dituztenean.

7. artikulua. Europako Batasunekoak ez diren estatuetako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak onartzea, batxiler titulua Espainiako sisteman homologatua daukatenean.

8. artikulua. Espainiako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak onartzea, sistema horiek 2/2006 Lege Organikokoak baino lehenagokoak direnean.

9. artikulua. Unibertsitateko titulu ofiziala edo gradu titulua edo unibertsitateko irakaskuntzako lehenagoko titulazioak edo titulu baliokideak dituzten ikasleak onartzea.

10. artikulua. Atzerriko unibertsitate bateko titulu homologatua daukaten ikasleak onartzea.

11. artikulua. 25 urtetik gorako ikasleak onartzea.

12. artikulua. 40 urtetik gora eta lan esperientzia daukaten ikasleak onartzea.

13. artikulua. 45 urtetik gorako ikasleak onartzea.

14. artikulua. Unibertsitate ikasketak atzerrian egin dituzten ikasleak onartzea.

15. artikulua. Espainiako unibertsitate ikasketa ofizialak dituzten ikasleak onartzea.

16. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Unibertsitateko Graduko titulu ofizial bat lortu duten eta tituluaren beste aipamen bat egin nahi duten ikasleak onartzea.

17. artikulua. Ikasketak beste ikasketa batzuekin tartekatu nahi dituzten ikasleak onartzea.

18. artikulua. Fase espezifikoko probaren balioa.

19. artikulua. Eskainitako ikaspostuak.

20. artikulua. Onartua izateko prozedurak eta epeak.

21. artikulua. Graduko ikasketak hasteko onarpen-eskaerak.

22. artikulua. Ikaspostu erreserba.

23. artikulua. Graduko ikasketekin jarraitzeko onarpen-eskaerak.

24. artikulua. Unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetan sartzeko sarrera-notaren kalkulua.

25. artikulua. Ikaspostuak esleitzeko lehentasun-ordena, kupo bakoitzean.

26. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoak G-9 taldeko unibertsitateetan eta beste hainbat unibertsitatetan egiten diren aldi espezifikoa onartzea.

Lehen xedapen gehigarria.–Gradura Egokitzeko Ikastaroa egin nahi duten ikasleak onartzeko prozedura.

Bigarren xedapen gehigarria.–Beren atzerriko titulua homologatzeko prestakuntzako eskakizun osagarriak gainditu behar dituzten ikasleak.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Utzitako ikasketak berriz hastea.

Xedapen iragankorra.–Hitzarmen honetako 6. eta 7. artikuluek aipatzen dituzten ikasleen sartzeko proba.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Lehen azken xedapena.–Aplikatzeko egutegia.

Bigarren azken xedapena.–Indarra hartzea.

Zioen azalpena

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzakoak (LOE), ezartzen duenarekin bat etorriz, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak, Hezkuntza Kalitatearen Hobenkuntzakoak (LOMCE) ematen dion idazketan, unibertsitateak dira zehazten dutenak, balioespen irizpideekin bat etorriz, zer ikasle sartuko den unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetara, unibertsitatean sartu ahal izateko titulazio lortu dutenen artetik.

LOMCEko bosgarren azken xedapenak ezartzen duenarekin bat etorriz, unibertsitateei dagokie atzerriko batxilergoetatik eta goi mailako prestakuntza zikloetatik datozen ikasleak onartzeko prozedurak eta irizpideak onestea, 2014-2015 ikasturtetik aurrera onartua izateko aplikatuko direnak. Bitartean, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen Espainiako Hezkuntza Sistemaren Batxilergoko titulua lortu duten ikasleentzat, indarrean egongo dira, 2016-2017 ikasturtera arte (hau barne) lehenagoko araudiaren araberako irizpideak eta prozedurak.

Bestalde, ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretuak ezartzen du Graduko unibertsitate ikasketa ofizialetan onartua izateko prozeduren oinarrizko arauak.

Egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Graduko unibertsitateko ikasketa ofizialetan onartua izateko prozedurak Gobernu Kontseiluaren hainbat erabakitan daude jasota.

–2014ko maiatzaren 27ko Erabakiaren bidez onetsi ziren sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena ezartzen dituztenak unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko, sarbide jakin batzuetarako. Erabaki hori LOMCEren Bosgarren Azken Xedapenean oinarrituta eman zen, eta aplikagarria da 2014-2015, 2015-2016 eta 2016-2017 ikasturteei dagokien aldi iragankorrean.

–2011ko maiatzaren 26ko Erabakiaren bidez ezarri ziren unibertsitateko ikasketak hasita dituzten eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi nahi duten ikasleei aplikagarriak zaizkien irizpideak. 2014ko maiatzaren 27ko eta 2015eko martxoaren 27ko Erabakiek aldatu zuten gero erabaki hori.

–2009ko uztailaren 1eko Erabakiaren bidez Graduko ikasketen arau erregulatzaileak onetsi ziren. 2009ko urriaren 6ko eta 2012ko azaroaren 27ko Erabakiek aldatu zuten gero erabaki hori. Lehen Kapitulua (3. artikulutik 18. artikulura bitartekoak) unibertsitateko ikasketetan sartzeko eta onartua izateko prozedurei buruzkoa da.

Erabaki berri bat sustatu behar da, unibertsitateko ikasketetako onarpen-prozedura guztiak arautuko dituena 2017-2018 ikasturtetik aurrera, Batxilergoko azken ebaluazioari buruzko arautegi orokorra onetsi eta gero. Nolanahi ere, 2009. urteko Graduko ikasketen arau erregulatzaileak indargabetzeak beharrezkoa egiten du 2014ko maiatzaren 27ko Erabakiak ezarri gabeko onarpen prozedurak arautuko dituen Erabaki berri bat onestea, zeinean bategingo baitira lehen aipatutako hainbat erabaki.

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

Hitzarmen honen helburua da sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena ezartzea unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko, sartzeko bide akademiko bat egiaztatzen duten ikasleentzat, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen batxilergotik datozenak izan ezik.

2. artikulua. Europako Batxilergo titulua daukaten ikasleak onartzea.

1. Europako Batxilergo titulua daukaten ikasleek UHUNek edo zehazten den erakundeak emandako unibertsitaterako sarbidearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Ikasle hauek beren sarrera-nota hobetzen ahal dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetara sartzeko probaren alde espezifikora aurkeztuz, Espainiako unibertsitate publikoetan sartzeko prozedurak eta unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetara sartzeko baldintzak arautzen dituen azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuaren 11. eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

2. Eskabideak ordenatuko dira egiaztagirian ematen den sarrera-kalifikazioari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, eta hala badagokio, aldi espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 23. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.

3. artikulua. Nazioarteko Batxilergo diploma daukaten ikasleak onartzea.

1. Nazioarteko Batxilergo diploma daukaten ikasleek UHUNek edo zehazten den erakundeak emandako unibertsitaterako sarbidearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera probaren fase espezifikoan aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 11. eta 12. artikuluek arautzen dutena.

2. Eskabideak ordenatuko dira egiaztagirian ematen den sarrera-kalifikazioari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, eta hala badagokio, aldi espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 23. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.

4. artikulua. Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak onartzea, edo nazioarteko hitzarmenak dituzten beste hainbat estatutatik.

1. Europar Batasuneko estatu kideen hezkuntza sistemetatik, edo gai hauetan aplikagarriak diren nazioarteko hitzarmenak, elkarrekiko erregimenean, izenpetu dituzten beste estatu batzuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleek, UHUNek edo zehazten den erakundeak emandako unibertsitaterako sarbidearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute, betiere beren hezkuntza-sistemetan unibertsitatera sartzeko eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen badituzte.

Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera probaren aldi espezifikoan aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 11. eta 12. artikuluek arautzen dutena.

2. Eskabideak ordenatuko dira egiaztagirian ematen den sarrera-kalifikazioari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, eta hala badagokio, aldi espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 23. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.

5. artikulua. Goi mailako teknikari titulua edo baliokidea daukaten ikasleak onartzea.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketako Goi Mailako teknikaria, Arte Plastikoak eta Diseinuko Goi Mailako Teknikaria edo Goi mailako Kirol Teknikaria tituluak dauzkaten ikasleek, edo goi mailako teknikariaren tituluen baliokidetzat jo diren edo homologatu diren tituluen jabeak diren ikasleek, homologatu den edo baliokide den titulu hori aurkeztu beharko dute.

Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera probaren aldi espezifikoan aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 11. eta 12. artikuluek arautzen dutena.

Unibertsitateko graduko ikasketetara sartzeko proben egutegiak eta artikulu honek aintzat hartzen dituen ikasketetako ikasturte-bukaerako egutegiarekin bat etorrarazteko, ikasleentzat zilegi da aipatu aldi espezifikoan parte hartzea beren Prestakuntza Zikloak osatzen dituzten modulu guztiak gainditu eta gero, prestakuntza praktikoko, eta, hala badagokio, praktikako moduluak salbu, unibertsitatean sartzeko probaren aldi espezifikoaren edukia zehazten duen abenduaren 9ko EDU/3242/2010 Aginduko 3. artikuluak ezarritakoaren arabera. Lanbide heziketako goi mailako teknikaria, arte plastikoak eta diseinuko goi mailako teknikaria edo goi mailako kirol teknikaria tituluak edo baliokideak dauzkaten ikasleek dute proba hori egiteko aukera.

2. Eskabideak ordenatuko dira goi mailako teknikariaren eta goi mailako kirol teknikariaren tituluaren espediente akademikoaren sarrera-kalifikazioari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, (bakoitzarentzat ezartzen diren arauek ezartzen dutenaren arabera kalkulatuta) eta hala badagokio, aldi espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak aplikatuz, hitzarmen honetako 23. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.

Lehen aipatutako hezkuntza-sistemak baino lehenagokoak diren lanbide heziketako tituluen kasuan, espedientearen batez besteko nota Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren 2001eko ekainaren 4ko Ebazpenaren arabera kalkulatuko da. Ebazpen horrek arauak ezartzen ditu, titulu ofizialak lortzera bideratutako unibertsitate ikasketetara lanbide heziketatik sartzen diren ikasleen espediente akademikoaren batez besteko nota kalkulatzeko. Bestalde, 1996ko maiatzaren 7ko Ebazpenak arauak ematen ditu batez besteko nota hori kalkulatzeko lanbide heziketako nazioarteko ikasketa baliokidetuak dauzkatenentzat.

6. artikulua. Europar Batasuneko estatuetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak onartzea, beren hezkuntza sistemetan sartzeko baldintzak betetzen ez dituztenean.

1. Europar Batasuneko kide diren estatuen edo dagokigun gaiari buruko elkarrekikotasunezko nazioarteko hitzarmenak sinatu dituzten beste estatu batzuen hezkuntza-sistemetan lortu den eta Espainiako Hezkuntza Sistemako Batxilergo tituluarekin homologagarria den titulu baten jabe diren ikasleek, beren hezkuntza-sistemetan Unibertsitatean sartzeko irakaskuntza-eskakizunak betetzen ez dituztenean, Batxilergoko tituluaren homologazioa egiaztatu beharko dute.

Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera proban aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 8. eta 14. artikuluek, biek barne, arautzen dutena, edo proba horretako aldi espezifikoan bakarrik parte hartuz.

2. Eskabideak ordenatuko dira homologatutako batxilergo tituluaren edo sarrera-probako notari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, eta hala badagokio, aldi espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 23. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.

3. Azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 13. artikuluak ezartzen duenaren arabera unibertsitatean sartzeko proba gainditu duten ikasleek lehentasuna edukiko dute gainditu ez dutenen aldean.

7. artikulua. Europako Batasunekoak ez diren estatuetako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak onartzea, batxiler titulua Espainiako sisteman homologatua daukatenean.

1. Europar Batasuneko kide ez diren estatuen hezkuntza-sistemetan lortu diren eta Batxilergo tituluaren baliokidea den titulu, diploma edo antzeko beste titulu baten jabe diren ikasleek, herrialde horrekin Batxilergo titulua aitortzeko elkarrekikotasunezko nazioarteko hitzarmen aplikagarriak ez direnean izenpetu, baina hasieran aipatutako titulu hori Espainiako Hezkuntza Sistemako batxilergo tituluarekin homologatu denean, batxilergo titulazioaren homologazioa aurkeztu beharko dute.

Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera proban aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 8. eta 14. artikuluek, biek barne, arautzen dutena, edo proba horretako aldi espezifikoan bakarrik parte hartuz.

2. Eskabideak ordenatuko dira homologatutako batxilergo tituluaren edo sarrera-probako notari dagokion sarbide notaren balioespen irizpidea aplikatuz, eta hala badagokio, aldi espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 23. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.

3. Azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 13. artikuluak ezartzen duenaren arabera unibertsitatean sartzeko proba gainditu duten ikasleek lehentasuna edukiko dute gainditu ez dutenen aldean.

8. artikulua. Espainiako hezkuntza sistemetatik datozen ikasleak onartzea, sistema horiek 2/2006 Lege Organikokoak baino lehenagokoak direnean.

1. Espainiako Hezkuntza Sistemaren arabera unibertsitatean sartzeko moduan dauden ikasleek, baina hezkuntza sistema hori maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoa baino lehenagokoa denean, baita UBI (Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea) egin zutenek ere, unibertsitate ikasketetara sartzeko proba gainditu dutela egiaztatu behar dute, edo dagokion hezkuntza sistemaren sartzeko baldintzaren bat gainditu dutela.

Ikasle hauek beren sarbide nota hobetzen ahalko dute unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako sarrera probaren aldi espezifikoan aurkeztuz, azaroaren 14ko 1892/2008 Errege Dekretuko 11. eta 12. artikuluek arautzen dutena.

2. Eskaerak ondoren aipatzen diren noten balioespen-irizpideen arabera ordenatuko dira:

a) Sartzeko probako nota, eta, hala badagokio, aldi espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioak, hitzarmen honetako 23. artikuluan ezarritako haztapenekin.

b) Kalifikazio hauen batezbestekoa: behar zen garaian heldutasun probetan lortutako puntuazioaren, eta goi mailako batxilergoko eta unibertsitateaurreko ikasturteko espediente akademikoaren batezbestekoaren arteko batezbestekoa, maiatzaren 3ko Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorreko 1/1990 Lege Organikoa baino lehenagoko planetako batxilergoko eta unibertsitatera sartzeko ikasturteetako ikasleen espediente akademikoaren kalifikazioa kualitatiboak zenbakizko kalifikazio bihurtzeko arauak ezartzen dituen Hezkuntza Idazkaritza Orokorraren 2008ko apirilaren 11ko Ebazpenak ezartzen duenaren arabera, edo hau ordezkatuko duten arauek ezartzen dutenaren arabera, eta, hala badagokio, fase espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioen artekoa, hitzarmen honetako 23. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.

c) Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko espediente akademikoaren batez besteko nota, edo, hala badagokio, goi mailako batxilergoko eta unibertsitaterako orientazio ikasturteko espedientearena, azken ikasturte hau 1974-1975 ikasturtea baino lehen gainditu dutenentzat, beharrezkoa izatera b) ataleko 2008ko apirilaren 11ko Ebazpenak ezartzen duenaren arabera kalkulatuta, eta, hala badagokio, aldi espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioena, hitzarmen honetako 23. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.

d) Batxilergoko espediente akademikoaren batez besteko nota, 1953ko baino lehenagoko planekin ikasi dutenentzat, b) ataleko 2008ko apirilaren 11ko Ebazpenak ezartzen duenaren arabera kalkulatuta, eta, hala badagokio, aldi espezifikoko irakasgaietan lortutako kalifikazioena, hitzarmen honetako 23. artikuluak ezartzen dituen haztapenekin.

9. artikulua. Unibertsitateko titulu ofiziala edo gradu titulua edo unibertsitateko irakaskuntzako lehenagoko titulazioak edo titulu baliokideak dituzten ikasleak onartzea.

1. Unibertsitateko graduko titulu ofiziala edo baliokidea daukaten ikasleek, eta diplomadun, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko, lizentziadun, arkitekto edo ingeniari tekniko unibertsitateko titulu ofiziala daukatenek, titulu horiek lehenagoko unibertsitate antolamenduari dagozkionean, unibertsitateko titulu ofizial hori aurkeztu beharko dute.

2. Eskaerak ordenatzeko sarrera-notaren balioespen irizpidea aplikatuz ordenatuko dira, hau da, unibertsitateko espedientearen batez besteko nota, irailaren 5eko kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen duen 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.

10. artikulua. Atzerriko unibertsitate bateko titulu homologatua daukaten ikasleak onartzea.

1. Atzerriko unibertsitate titulu baten jabe diren ikasleek, edo unibertsitateko graduko tituluarekin, edo unibertsitateko diplomadun, arkitekto tekniko, ingeniari tekniko, lizentziadun, arkitekto edo ingeniari unibertsitateko titulu ofizial baten jabe direnek, titulu hori homologatuta dagoenean edo baliokidea bada, homologazioaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.

2. Eskaerak ordenatzeko sarrera-notaren balioespen irizpidea aplikatuz ordenatuko dira, eta nota hori egiaztagirian agertzen den unibertsitateko espedientearen batez besteko nota izango da. Batez besteko nota ez bada homologazioaren egiaztagirian agertzen, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak prestatzen duen atzerriko ikasketen batez besteko notaren aldarrikapena aurkeztu beharko da.

11. artikulua. 25 urtetik gorako ikasleak onartzea.

1. 25 urtetik gorako ikasleak onartuak izan daitezke unibertsitateko ikasketa ofizialetan, sarrera proba gainditzen badute. Ezin izango dira bide honetatik sartu unibertsitatean sartzeko beste baldintza batzuk betetzen dituztenak. 25 urteak proba egiten den urte naturalean betetzen dituztenek edo bete dituztenek soilik izango dute sarbide-proba horretan parte hartzeko aukera.

2. Eskaerak ordenatzeko sarrera-notaren balioespen irizpidea aplikatuz ordenatuko dira, eta nota hori 25 urtez gorakoentzako sarrera proban lortzen den kalifikazioa izango da.

3. Sartzeari begira, lehentasuna edukiko dute 25 urtez gorakoentzako sarrera proba gainditu dutenek hauetan:

–Proba gainditu duten unibertsitatean.

–Unibertsitateak eskaintzen dituen jakintza-adarreko edo adarretako ikasketetan, ikasketa horiek lotuta daudenean sartzeko probaren aukera bakoitzarekin.

12. artikulua. 40 urtetik gora eta lan esperientzia daukaten ikasleak onartzea.

1. Unibertsitateak urtero deitzen duen 40 urtetik gorakoentzako unibertsitatean sartzeko prozedura gainditu dutela egiaztatzen duten hautagaiek, lan eta lanbide esperientziadunak, graduko ikasketa ofizialetan onartuak izateko aukera izango dute, aipatu adina ikasturtea hasi den urte naturalean betetzen badute edo bete badute. Ezin izango dira bide honetatik sartu unibertsitatean sartzeko beste baldintza batzuk betetzen dituztenak.

2. Sarbidea Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen duen irakaskuntza zehatz baten arabera egingo da, eta horretarako interesdunak dagokion eskaera egin behar dio Unibertsitateari.

3. Eskaerak ordenatuko dira 40 urtetik gora eta lan esperientzia daukaten ikasleak onartzeko prozeduran ezartzen den balioespen-irizpidearekin aplikatu eta gero lortzen diren emaitzen arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen dituen ikasketa zehatzei dagokienez.

13. artikulua. 45 urtetik gorako ikasleak onartzea.

1. 45 urtetik gorakoak sarbide-proba egokitu bat gaindituz graduko unibertsitateko ikasketa ofizialetan onartuak izateko aukera egongo da, aipatu adina proba egiten den urte naturalean betetzen badute edo bete badute. Ezin izango dira bide honetatik sartu unibertsitatean sartzeko beste baldintza batzuk betetzen dituztenak.

2. Sarrerari begira, hautagaiek zer unibertsitatetan egin duten proba, unibertsitate hori egokituko zaie.

3. Eskaerak ordenatzeko sarrera-notaren balioespen irizpidea aplikatuz ordenatuko dira, eta nota hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko 45 urtez gorakoentzako sarrera proban lortzen den kalifikazioa izango da.

14. artikulua. Unibertsitate ikasketak atzerrian egin dituzten ikasleak onartzea.

1. Unibertsitateko ikasketak partzialki atzerrian egin dituzten eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasketekin jarraitu nahi duten ikasleek egiaztatu beharko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30 kreditu aitortu dizkiela, gutxienez, unibertsitateko ikasketa ofizialak antolatzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 6. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, eta honi dagokionez Nafarroako Unibertsitate Publikoaren organoek zehazten dutena kontuan hartuta.

2. Inolaz ere ez dira onartuko azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluak ezarritako baztertzeko zioren bat daukatenak. Dekretu horren bidez ezartzen dira betebeharrak eta prozedura homologatzeko eta baliokidetza aitortzeko, unibertsitateko titulu ofiziala eta maila akademiko ofiziala izan daitezen, eta unibertsitateko atzerriko ikasketak baliokidetzeko, bai eta prozedura ere zehazteko zein den titulu ofizial hauen egokitasuna kualifikazioen Espainiako esparruen mailekin: Arkitektoa, Ingeniaria, Lizentziaduna, Arkitekto Teknikoa, Ingeniari Teknikoa eta Diplomaduna.

3. Aitortutako ECTS kreditu kopuru handienaren balioespen irizpidea aplikatuz antolatuko dira eskaerak, eta aitortutako kreditu kopuru handiena duten ikasleek lortuko dute ikaspostua.

4. Errektoreak edo errektoreorde eskumendunak ebatziko ditu eskaerak.

15. artikulua. Espainiako unibertsitate ikasketa ofizialak dituzten ikasleak onartzea.

1. Espaniako unibertsitateko ikasketak partzialki egin dituzten eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Graduko ikasketa ofizialetan onartuak izan nahi duten ikasleek egiaztatu beharko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30 kreditu aitortu dizkiela, gutxienez, unibertsitateko ikasketa ofizialak antolatzen dituen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuko 6. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz, eta honi dagokionez Nafarroako Unibertsitate Publikoaren organoek zehazten dutena kontuan hartuta.

2. Irizpide hauek aplikatuz antolatuko dira eskaerak:

–Lehenik, xede titulazioko jakintza adar bereko titulazio batetik datozen ikasleen eskaerak. Espainian araututa dauden lanbide-jardueretarako gaitzen duten tituluak badira, lehentasuna izango dute lanbide-jarduera horretarako gaitzen duen titulazio batetik datozen ikasleak.

–Bigarrenik, beste jakintza adar bateko titulazio batetik datozen ikasleen eskaerak.

–Aurreko atal guztien bakoitzean, ikasleak jatorrizko unibertsitateko titulazioaren espedientearen batez besteko kalifikazioari jarraikiz ordenatuko dira, eta espediente akademikoaren batez besteko nota lortuko da irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuak ezartzen duenaren arabera, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema arautzen baititu.

3. Errektoreak edo errektoreorde eskumendunak ebatziko ditu eskaerak.

16. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Unibertsitateko Graduko titulu ofizial bat lortu duten eta tituluaren beste aipamen bat egin nahi duten ikasleak onartzea.

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Graduko titulu ofizial bat daukaten ikasleentzat zilegi da daukaten graduko tituluaren beste aipamen bat egiteko eskatzea, Unibertsitateak ikasturte bakoitzerako ezarritako epeetan.

2. Eskaerak ordenatzeko aipamen berri bat egin nahi duten graduko unibertsitateko espedientearen batez besteko notaren balioespen irizpidea aplikatuz ordenatuko dira, kredituen sistema europarra eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitate titulazioetako kalifikazio sistema ezartzen duen 1125/2003 Errege Dekretuko 5. artikuluak ezartzen duenarekin bat etorriz.

3. Errektoreak edo errektoreorde eskumendunak ebatziko ditu eskaerak.

17. artikulua. Ikasketak beste ikasketa batzuekin tartekatu nahi dituzten ikasleak onartzea.

1. Erabaki honetan ezarritako prozeduraren baten bidez graduko ikasketa ofizial batean onartuak izan diren ikasleentzat zilegi da beren ikasketak Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo beste unibertsitate batean egiten ari diren unibertsitateko titulazio ofiziala ez den hezkuntza maila bereko beste batekin batera egiteko eskatzea, betiere egiten ari diren titulazioko 60 ECTS kreditu gainditu badituzte osorik.

2. Errektoreak edo errektoreorde eskumendunak ebatziko ditu eskaerak.

3. Beren araudi espezifikoaren bidez arautuko dira bi titulu ofizial lortzeko modua ematen duten baterako ikasketa programak.

18. artikulua. Eskainitako ikaspostuak.

1. Gobernu Kontseiluak, ikasturte bakoitzean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikastegiek proposatuta, eskaerak aurkezteko epea ireki baino lehen, ezarriko ditu ikaspostuen kupo hauek titulazio bakoitzerako:

a) Sarrera berria.

b) Ikasketak eta/edo Unibertsitatea aldatzea.

c) Atzerriko unibertsitate ikasketak dituzten ikasleak.

d) Tituludunentzako aipamen berriak eskuratzea.

2. b) ataletik d) atalera bitarteko ikaspostuak ez dira sarrera berriko ikaspostu gisa zenbatuko.

19. artikulua. Onartua izateko prozedurak eta epeak.

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikasturte bakoitzean ezarriko eta argitaratuko ditu onartua izateko prozedurak eta epeak, baita ondoz ondoko onarpen zerrendak eta matrikulaziorako epeak, errektorearen ebazpenaren edo eskumena duen errektoreordearen ebazpenaren bidez, Unibertsitateen Kontseiluak ezarritako lege esparruaren barruan.

2. Onarpen prozedura bakoitzerako eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gero, titulazio bakoitzean onartutako ikasleen eta itxaron-zerrendan daudenen zerrendak jarriko dira jendaurrean, edo, hala badagokio, interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie onarpena, eta matrikula zein datatan egin behar duten.

3. Onarpenean adierazitako egunean matrikula egiten ez duten ikasleek ikasposturako eskubidea galduko dute.

4. Hemendik aurrerako ikaspostuen esleipenetan, aurreko ikasturteetako matrikula prozesuetako esperientzia ikusita, eskainitako ikaspostuak baino ikaspostuen ehuneko handiagoa onartzen ahalko da, onartuak izan ondoren matrikula ezarritako epeetan egiten ez duten ikaspostu hutsak betetzeko.

20. artikulua. Graduko ikasketak hasteko onarpen-eskaerak.

1. 2. artikulutik 13. artikulura bitartean ezarritako egoeretako batean dauden ikasleentzat zilegi da beren aurreinskripzio eskaera egitea graduko titulu ofizial bateko lehen ikasmailan matrikula egiteko.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritako sarbideetako bat erabiltzen duen ikasleak eskabide bakarra bete beharko du, eta horretan hainbat titulazio adierazi, lehentasunaren hurrenkeran, horiek kontuan hartuko baititu Unibertsitateak ikaspostuak esleitzeko. Eskaera hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Web-orrialdearen bidez egin ahalko da.

3. Gobernu Kontseiluak urtero ezarriko du zenbat titulazio jartzeko aukera duen ikasleak beren aurreinskripzioan.

4. Bide batetik baino gehiagotatik sarbidea egiteko eskakizunak betetzen dituzten ikasleek sarbide horiek dauzkatela adierazi ahal izango dute eskaera egiten dutenean. Guztiak kontuan hartuko dira ikaspostuak esleitzeko.

5. Ikasle batek eskaera bat baino gehiago egiten badu, soilik hartuko da kontuan egindako azkena, dataren arabera.

6. Interesdunak aukera izango du eskaeran adierazitako titulazioen lehentasunezko hurrenkera aldatzeko, eskaerak onartzeko epea bukatu baino lehen.

21. artikulua. Ikaspostu erreserba.

1. Onarpen prozesu bakoitzean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikaspotuen erreserba kupoak ezarriko ditu titulazio bakoitzean, Unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetan sartzeko prozeduren oinarrizko araudia ezartzen duen ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretuak ezarritakoari jarraituz.

2. Onarpena kupo bat baino gehiagoren bidez eskatzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleak aukera horretaz baliatzen ahalko dira.

3. Bete gabe gelditutako erreserbarako ikaspostuak gehitu egingo zaizkie Unibertsitateak araubide orokorrean eskainitako ikaspostuei.

22. artikulua. Beste unibertsitate batean hasitako graduko ikasketekin jarraitzeko onarpen-eskaerak.

1. 2. artikulutik 15. artikulura bitartean ezarritako egoeretako batean dauden ikasleentzat zilegi da beren onarpen eskaera egitea Espainiako edo atzerriko beste unibertsitate batean graduko ikasketa ofizialekin jarraitzeko.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako artikuluetan aipatzen den 30 ETCS kredituen gutxienekoaren aitorpenik ez duten ikasleentzat edo aipatu kredituak aitortu bazaizkie ere, ikaspostua lortzen ez dutenentzat zilegi izango da onarpen-eskaera aurkeztea, arautegi honetako 2. artikulutik 13. artikulura bitartean ezarritako bideren batean unibertsitateko ikasketak hasteko.

23. artikulua. Unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetan sartzeko sarrera-notaren kalkulua.

Unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetan sartzeko, lehiaketaren bidezko prozedura bat gertatzen denean, hau da, eskaera kopurua handiagoa denean eskaintzen diren ikaspostuak baino, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, ikaspostuak esleitzeko, ondoren aipatzen den sarrera-nota erabiliko du:

–2., 3. eta 4. artikuluetan araututako onarpen-prozeduretarako:

Egiaztagirien nota + a*M1 + b*M2

–5. artikuluak arautzen duen onarpen-prozedurarako:

Dagokion LHko tituluaren batez besteko nota + a*M1 + b*M2

–2., 6. eta 7. artikuluetan araututako onarpen-prozeduretarako:

  • Unibertsitatean sartzeko proba gainditu duten ikasleentzat:

Sarbide nota (sartzeko probaren nota, 1892/2008 Errege Dekretuko 13. artikuluak ezartzen duenaren arabera kalkulatua) + a*M1 + b*M2

  • Unibertsitatean sartzeko proba egin ez duten edo gainditu ez duten ikasleak:

(Batxilergo homologatuaren batez besteko nota) + a*M1 + b*M2

–8. artikuluak arautzen duen onarpen-prozedurarako:

Sartzeko probaren nota edo dagokion batez besteko nota + a*M1 + b*M2

a, b = aldi espezifikoan dauden irakasgaien haztatze parametroak dira.

M1, M2 = aldi espezifikoan gainditutako bi irakasgaien kalifikazioak, gehienez ere, onartze nota hoberena ematen dutenak.

Sarrera notak aldi espezifikoko irakasgaien kalifikazioak bilduko ditu, 1892/2008 Errege Dekretuko 14. artikuluko 2. eta 3. atalek ezartzen dutenaren arabera.

–9. artikulutik 16. artikulura bitartean araututako onarpen-prozeduretarako, dagokion balioespen-irizpideari jarraikiz, aipatu artikuluetan aurreikusten den bezala.

24. artikulua. Fase espezifikoko probaren balioa.

Fase espezifikoko irakasgaien kalifikazioak balioa izango du Unibertsitatean sartzeko probetarako, horiek gainditu eta ondorengo bi ikasturteetan.

25. artikulua. Ikaspostuak esleitzeko lehentasun-ordena, kupo bakoitzean.

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoak ondoren aipatzen diren irizpideen arabera esleituko ditu ikaspostuak:

a) Lehenik, unibertsitatean sartzeko proba dagokion urteko ohiko deialdian gainditu dutenei esleituko zaizkie ikaspostuak, edo lehenagoko urteetako ohiko edo ohiz kanpoko deialdietan, baita hitzarmen honetako 2., 3., 4., 5., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15. eta 16. artikuluetan aipatzen diren balioespen-irizpideren bat egiaztatzen dutenei. Onarpen-aldi arrunteko esleipenerako, ez dira zenbatuko abian den ikasturteko aparteko deialdiko sarbide probetako kalifikazioak.

b) Bigarrenez, ikaspostuak esleituko zaizkie unibertsitatean sartzeko dagokion urteko ohiz kanpoko deialdiko proba gainditu duten ikasleei, eta 5. artikuluak aipatzen dituen tituluak lortzera eramatzen dituzten ikasketak gainditu dutenei, lehenagoko a) paragrafoan ezartzen denaren araberako esleipena egin eta gero.

c) Azkenik, 6. eta 7. artikuluek aipatzen dituzten ikasleei esleituko zaizkie ikaspostuak, hau da, 1892/2008 Errege Dekretuko 13. artikuluak ezartzen duenaren arabera unibertsitatean sartzeko proba egin ez duten edo gainditu ez dutenei. Horretarako, ikasle hauek beren sarrera-eskaera aurkeztuko dute, baina betiere aparteko aldian.

2. Ikaspostuak ikasleak unibertsitateko ikasketetan sartzeko lortu duen sarrera-notaren arabera esleituko dira, hitzarmen honetako 23. artikuluko 2. artikulutik 16.era ezartzen den moduan.

3. Ikaspostuak kupoen arabera berriz esleitzea araudi indardunak ezartzen duenaren arabera egingo da.

26. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoak G-9 taldeko unibertsitateetan eta beste hainbat unibertsitatetan egiten diren aldi espezifikoa onartzea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak onartuko ditu, unibertsitatean sartzeari begira, hitzarmen honek aintzat hartzen dituen aldi orokorreko eta aldi espezifikoko irakasgaien ebaluazioaren emaitzak, G-9 taldeko unibertsitateetan egiten denean, edo Espainiako beste hainbat unibertsitatetan egiten denean, elkarrekikotasuna denean.

Lehen xedapen gehigarria.–Gradura Egokitzeko Ikastaroa egin nahi duten ikasleak onartzeko prozedura.

1. Diplomatura edo ingeniaritza teknikoko Espainiako titulu ofizial baten jabe diren ikasleentzat zilegi izango da beren onarpena eskatzea, kreditu osagarriak egiteko dagokion graduko unibertsitateko titulu ofiziala lortzeko, Unibertsitateak urtero ezartzen dituen epeetan.

2. Gobernu Kontseiluak, ikasturte bakoitzean, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikastegiek proposatuta, eskaerak aurkezteko epea ireki baino lehen, ezarriko du aurreko ikasketa planetako tituludunentzako egokitze ikastaroetarako ikaspostu kupoa titulazio bakoitzerako.

3. Egin nahi duten graduaren txosten egiaztatuan ezarritako irizpideak aplikatuz ordenatuko dira eskaerak.

Bigarren xedapen gehigarria.–Beren atzerriko titulua homologatzeko prestakuntzako eskakizun osagarriak gainditu behar dituzten ikasleak.

1. Atzerriko unibertsitateko titulu bat daukaten eta Espainiako graduko titulu batekin homologatzeko prestakuntza-baldintza osagarriak gainditu behar dituzten ikasleentzat zilegi da tutoretzapeko ikastaroak egiteko eskatzea, dituzten prestakuntza gabeziak zuzentzeko, Unibertsitateak urtero ezarritako epeetan.

2. Gobernu Kontseiluak urtero ezarriko ditu titulazio bakoitzeko ikaspostu kupoak, tutoretzapeko ikastaroak egiteko.

3. Ikasleak homologaziorako gainditu behar dituen gai edo irakasgaien ECTS kreditu kopuru txikienaren balioespen irizpidea aplikatuz ordenatuko dira eskaera, eta ikaspostua lortuko dute graduko ikasketak amaitzeko ECTS kreditu gutxiago dituzten ikasleek.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Utzitako ikasketak berriz hastea.

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasitako ikasketak aldi baterako utzi dituzten eta ikasketa horiekin berriz jarraitu nahi duten ikasleek eskaera aurkeztu behar dute Unibertsitateak urtero ezarritako epeetan, baldin eta iraupen arauak urratzen ez badituzte.

2. Utzitako ikasketak ematen jarraitzen badute, ikasleei hitzordu bat emango zaie, ezarritako epean matrikula egiteko.

3. Utzitako ikasketa iraungita badaude, ikasleak bere ikasketak indarrean den unibertsitateko gradura egokitzeko eskatu beharko du lehenengo. Iraungitako ikasketen ordez graduko titulazio berri bat ezarri ez bada, ezin izango da utzitako ikasketekin berriz jarraitu.

Lehenengo xedapen iragankorra.–Hitzarmen honetako 6. eta 7. artikuluek aipatzen dituzten ikasleen sartzeko proba.

2016-2017 ikasturteran, sartzeko proba, bai aldi orokorrean, baita aldi espezifikoan ere, UHUNen egingo dute.

Bigarren xedapen iragankorra.–Ikasleak 2016-2017 ikasturterako bere aurreinskripzioan zenbat titulazio jartzeko aukera duten.

2016-2017 ikasturtean graduko ikasketa ofizialak hasteko aurreinskripzioa egiten duten ikasleek, gehienez ere, sei titulazio jartzeko aukera izango dute.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe geldituko dira hitzarmen honen lerrun bereko edo txikiagoko arau guztiak. Bereziki, honako hauek indargabetuko dira:

–Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu ikasketak arautzen dituzten arauak onesten dituen 2009ko uztailaren 1eko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren –2009ko urriaren 6ko eta 2012ko azaroaren 27ko Erabakien bidez aldatutakoa– lehenengo atala.

–2011ko maiatzaren 26ko Gobernu Kontseiluaren Erabakia, unibertsitate ikasketak hasi dituzten eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketetan sartu nahi duten ikasleei aplikatuko zaizkien irizpide orokorrak ezartzen dituena, Gobernu Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 27ko eta 2015 martxoaren 27ko Erabakien bidez aldatutakoa.

–2014ko maiatzaren 27ko Gobernu Kontseiluaren Erabakia, sartzeko prozedura, balioespen irizpideak eta lehentasunezko ordena ezartzen dituztenak unibertsitateko gradu ikasketa ofizialetako ikaspostuak esleitzeko, sarbide jakin batzuetarako.

Azken xedapena.–Indarra hartzea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman, eta biharamunean hartuko du indarra hitzarmen honek.

Iragarkiaren kodea: F1606622