109. ALDIZKARIA - 2016ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko maiatzaren 25ean hartua, Mugiroko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Urriaren 21eko 244/2015 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 25eko 21/2015 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan ere Mugiroko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Mugiroko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Mugiroko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Miguel Astiz Munárriz jauna, Xabier Mirena Goldaratz Aldaia jauna, José Enrique Mariñelarena Tolosa jauna, María Belén Astiz Oyarzun andrea eta Iñaki Garijo Erro jauna. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Mugiroko Kontzejuari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 25ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1606492