99. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

28/2015 FORU AGINDUA, apirilaren 30ekoa, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak emana, María Izaskun Ansorena Huici Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatian ezartzen du atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. María Izaskun Ansorena Huici andrea Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Nagusi Teknikoari, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko apirilaren 30ean.–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.

Iragarkiaren kodea: F1506779