81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Udal bulegoetako 2015eko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Giza Baliabideen eta Antolamenduaren zinegotzi delegatuaren apirilaren 13ko 12/2015 Ebazpenaren bitartez, udal bulegoetako langileen 2015eko lan egutegia aldatu da, eta hortaz, ondoko egun hauek jaiegunak izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ortzegun Saindua.

–Apirilaren 3a: Ortzirale Saindua.

–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Ekainaren 29a: San Pedro (herriko festa eguna).

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 11, 12, 13, 14 eta 15a (herriko festak).

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Baliogabeak izanen dira, 2015ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2015eko lan egutegian. Orobat egonen dira itxita urtarrilaren 2an eta abenduaren 31n.

Jende hartzeko eta erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:30era izanen da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Altsasun, 2015eko apirilaren 14an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1505765