81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

2/2015 aldaketa Udalaren aurrekontu arruntean
Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontuko aldaketa (2/2015).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oibarren, 2015eko apirilaren 14an.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1505707