81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 179/2014 prozedura

Iruñean, 2015eko otsailaren 11n. Inmaculada Jurío Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko 0000179/2014 prozedura tramitatzen ari da, aparteko gastuak direla-eta. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia eskura du bulego judizial honetan.

Eta Antonio Javier Crespillo Rico jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko otsailaren 11n.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1504975