81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2015eko apirilaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Esako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epea iragan eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da.

Esan, 2015eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1505764