81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herrilurra lagatzeko baimena, erlezaintzan aritzeko

Tuterako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen 25. poligonoko 126. lurzatia desafektatzea, gero Miguel Ángel Andrés Fernándezi lagatzeko, 10 erlauntz paratzeko, 25 urterako, erabakiaren xedapen zatian ezartzen diren baldintzen arabera; eta, orobat, lagapen horren baldintza agiria onestea.

Halaber, erabaki zuen espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, interesdunek hura aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau tramite egintza denez, honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusi ahalko dituzte interesdunek.

Tuteran, 2015eko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1505504