81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2, 3 eta 4/2015 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2015eko apirilaren 10ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2015erako aurrekontuan aldaketak egiteko 2, 3 eta 4. espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Zangozan, 2015eko apirilaren 13an.–Alkatea, Angel Navallas Etxarte.

Iragarkiaren kodea: L1505555