81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Entitate kultural eta artistikoendako diru-laguntzak, euskarazko kultur eta arte jarduerak egin ditzaten, 2015ean

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak -erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea.

1. Administrazio deitzailea:

Iruñeko Udala.

2. Organo emailea:

Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea:

Hezkuntza eta Kultura Alorra.

4. Instrukzio-organoa:

Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua.

1. Deialdiaren xedea:

Entitate kultural eta artistikoei diru-laguntzak emateko prozedura garatzea, 2015. urtean kultura- eta arte-proiektuak egin ditzaten.

2. Deialdiaren helburua:

2015. urtean kalitatezko eskaintza artistiko eta kulturala sustatzea, era askotakoa eta jendearen interesekoa, haien jarduna nagusiki Iruñean garatzen duten entitate artistiko eta kulturalekin elkarlanean.

3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Aurkezten diren proiektuak jarraian aipatzen diren A eta B epigrafeetako bati lotu beharko zaizkio:

A epigrafea. Honako jarduera hauetako bat garatzen duten Arte eszenikoen eta musikalen proiektuak:

–Ekoizpen eszenikoa edo musikala.

–Programazio eszenikoa edo musikala.

–Ekoizpen edo programazio eszenikoa edo musikala egiten duten taldeak edo entitateak sustatzea.

B epigrafea. Kultura edota humanismoa sustatu edo zabaltzen duten proiektuetan egindako honako jarduera hauek:

–Kultur sustapena: hitzaldiak, mintzaldiak, solasaldiak, mahai-inguruak, lehiaketak edo sariketak, erakusketak, ikus-entzunezko proiekzioak, jaialdiak, desfileak ..

–Musika, liburuak edo ikus-entzunezkoak zabaltzeko argitalpenak (ez du berekin hartzen sormen artistikoa).

–Arautu gabeko prestakuntza ez-artistikoa: ikastaroak, lantegiak, mintegiak, jardunaldiak ..

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa.

1. Deialdiaren gehienezko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan: 377.000 euro.

Atal honen amaieran adierazitakoa ezertan galarazi gabe, 2015. urterako egindako aurrekontu-izendapena nahikorik ez bada, eta Hezkuntza eta Kultura Alorrean 2015erako aurreikusitako beste jardueretako batzuk ez badira gauzatu, jarduera horietarako aurreikusitako zenbatekoak deialdi honetan erabiltzen ahalko dira, handiago eginez, horrenbestez, erabilgarri dagoen kreditua. Deialdi honekin bat eskaerak egin dituzten entitateak izanen dira onuradun, betiere eskabideak ezarritako epearen barruan aurkeztu badituzte.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-partida:

–50/45131/482090.

–50/45131/470000.

–50/45131/454000.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Diru-laguntzaren zenbatekoa kasuan-kasuan xedatuko da, deialdi honen H atalean ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuta zenbat puntu lortu eta horren arabera. Behin eskaera bakoitzaren puntuazioaren gainean balorazioa egin eta gero, eta laguntzen zenbatekoa jakiteko, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

–70 puntutik gora lortu duten proiektuak: Onartutako aurrekontuaren %30.

–60 eta 69 puntu artean lortu dituzten proiektuak: Onartutako aurrekontuaren %20.

–60 puntu baino gutxiago lortu dituzten proiektuak: Onartutako aurrekontuaren %10.

Inolaz ere ez dute laguntzarik jasoko puntuazio osoaren %50 lortu ez duten proiektuek.

Proiektu bakoitzak gehienez jaso dezakeen kopurua zehazteko honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Arte eszeniko eta musikalen proiektuek gehienez ere 50.000 euro jasoko dituzte, beren guztizko aurrekontu onartuak 750.000 euro edo gehiago jotzen badute. Kopuru bera jasoko dute, gehienez, kultura eta humanismoa zabaltzen duten proiektuek, beren guztizko aurrekontu onartuak 150.000 euro edo gehiago jotzen badute.

–Arte eszeniko eta musikalen proiektuek gehienez ere 25.000 euro jasoko dituzte, beren guztizko aurrekontu onartuak 750.000 euro baino gutxiago jotzen badute. Kopuru bera jasoko dute, gehienez, kultura eta humanismoa zabaltzen duten proiektuek, beren guztizko aurrekontu onartuak 150.000 euro baino gutxiago jotzen badute.

4. Hainbanatzeko aukera:

BAI EZ.

Baiezkoa bada, nola hainbanatu: Eman beharreko diru-laguntzen baturaren emaitza handiagoa bada deialdi honetan eskura dagoen gehienezko zenbatekoa baino, diru-laguntza hauetarako izendatu den gehienezko zenbateko osoa hainbanatuko da deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten onuradunen artean, eta jaso beharreko zenbatekoa proportzionalki murriztuko da.

5. Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ.

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

6. Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa:

377.000 €

2. urtekoa:

4. urtekoa:

1. urtekoa:

3. urtekoa:

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak.

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: BAI EZ.

1. Deialdi honi heltzen ahalko diote baldintza hauek betetzen dituzten entitate kultural eta artistikoek:

a) Legearekin bat eraturik egotea eskaera aurkezten duten datan.

b) Elkartearen egoitza nahiz zergetarakoa Iruñean edukitzea.

c) Eguneratuak izatea zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

2. Eskabideek honako betebehar hauek bete beharko dituzte, eta bete ezean ez dira onartuko:

a) Entitate bakoitzak eskabide bakar bat aurkezten ahalko du, eta horretan proiektu bat edo gehiago erantsi; proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, argi identifikatu behar da proiektu bakoitza, eta proiektu bakoitzeko deskribapen-memoria egin beharko da.

b) Proiektuen lehentasun-hurrenkera adierazi beharko da; izan ere, diru-laguntza banatzerakoan, hasiera batean entitate bakoitzaren lehenengo proiektuari helduko zaio eta, bakarrik aurrekontu eskuragarririk izanez gero, entitate beraren beste proiektuei helduko zaie.

c) Proiektuek deialdiaren klausuletan adierazitako printzipio eta lehentasunen araberakoak izan behar dute, deialdiak jasotzen duen kasuren batean aurreikusita egon behar dute, eta ez dute egon behar Udaleko beste alorretako deialdietan diru-laguntza aproposagorik jasotzeko egokieran.

d) Proiektuek behar bezain garaturik egon beharko dute, eta helburuei buruzko informazioa eta horien baliabideak behar bezala justifikaturik.

e) Herritar guztiei zabalik egon behar dute hala proiektuan bildutako jardueren prestakuntzak nola horiek egiteak.

f) Diru-laguntzaren xedea diren jarduera guztiak 2015. urtean gauzatu behar dira, betiere 2015eko abenduaren 31 baino lehen.

g) Diru-laguntzaren xede diren jarduera guztiak Iruñeko udal-mugartean egin beharko dira nagusiki. Diru-laguntzaren xede den jarduerak, salbuespenez, Iruñeko udal-mugartea gainditzen badu, Udalaren interesen aldekoa izan beharko du, zuzenean edo zeharka.

3. Berariaz daude deialdi honetatik at honako proiektu eta entitate hauek:

a) Tokiko entitateak.

b) Iruñeko Udaleko alor beraren edo beste alor baten beste deialdi batean udal diru-laguntzen xede diren edo izan daitezkeen proiektuak. Zehazki, eta bereziki, haien xede edo helburua medio beste udal-alorretan kokapen egokiagoa izan dezaketenak, dela herritarren partaidetzakoak, gizarteratzekoak edo berdintasunaren aldekoak edo gazteriakoak direlako dela hizkuntzen ezagutzarekin, kirolarekin edo jardun publikoari dagokion beste edozein esparrurekin zerikusirik dutelako.

c) Irakaskuntza-planetan aurreikusitako irakaskuntza-proiektuak eta izaera artistikoa duten irakaskuntza-proiektu ez-arautuak.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:

BAI EZ.

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak:

BAI EZ.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak: Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak.

Proiektuan aldaketak egiteko aukera: BAI EZ.

Aurreikusi gabeko inguruabarrak direla medio, aldaketak egiten ahalko dira proiektuan. Kasu horretan, organo eskudunak onetsi beharko ditu, behin Hezkuntza eta Kultura Alorrak horien gaineko balorazioa egin eta gero.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu.

1. Eskaerak aurkezteko tokia:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2. Eskaerak aurkezteko epea: Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik -edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik- aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Honako hauek frogatzen dituzten egiaztagiriak: entitatea legeekin bat eraturik dagoela, entitateak egoitza eta zergetarako helbidea Iruñean dituela eta eskabidea aurkezten den datan entitatea legeekin bat eraturik dagoela. Halaber, entitatearen IFKren edo IFZren eta legezko ordezkarien NANaren zein estatutuen edo eskrituren kopiak aurkeztu behar dira.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada -horiek publikoak zein pribatuak izaki-, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Deskribapen-memoria bat bete beharko da diru-laguntzak jasotzeko aurkezten den proiektu bakoitzeko, proiektuen lehentasun-hurrenkera argi adierazita (Ikus deialdi honen IV. Eranskina).

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.

Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

Aurkezten diren jarduerak baloratzeko eta laguntzaren zenbatekoa zehazteko, Balorazio Batzordeak honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan, eta horiei ondoren azaltzen diren puntu-kopuruak emanen zaizkie, betiere, guztira, 100 punturen gainean:

1. Proiektuaren kalitatea eta interes artistikoa edo kulturala (50 puntu), honela banaturik:

a) Entitatearen helburuak, ibilbidea eta osaera (5 puntu).

b) Proiektuaren kalitatea, interesa eta berrikuntza arte eta kulturaren arloetan (20 puntu).

c) Iruñeko kultur edota arte ondarearen hedapena edo gaur egungo egileen sustapena (10 puntu).

d) Elkarlana Iruñeko Udalarekin (15 puntu). Elkarlana Udalaren programa propioetan sar daitezkeen jardueretan edota Udalarenak diren ekipamenduetan egiten direnetan gauzatzen ahalko da.

2. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (25 puntu), honela banaturik:

a) Koherentzia diru-sarreren eta gastuen egituran (5 puntu).

b) Diru-sarrera propioen portzentajea (bazkideen kuotak, leihatilako diru-sarrerak, ekoizpenen komertzializazioa, babesak ...) diru-sarreren guztizkoaren gainean (10 puntu). Puntuak proportzioan emanen dira, honela: diru-sarreretan portzentajerik baxuena duen entitateak 0 puntu eskuratuko ditu, eta altuena duenak, 10.

c) Iruñeko Udalari eskatutako diru-laguntzaren gehienezko portzentajea (5 puntu). Puntuak alderantzizko proportzioan emanen dira, honela: diru-laguntzaren %30 eskatzen duten entitateek 0 puntu eskuratuko dute, eta %10 edo gutxiago eskatzen dutenek, 5.

d) Lanpostuak sortzea edo horiei eustea (5 puntu)

3. Proposatzen den proiektuaren eragina Iruñeko bizitza kultural eta artistikoaren dinamizazioan (25 puntu), honela banaturik:

a) Aurreikusitako ikusleen edo bertaratuen kopurua (10 puntu).

b) Publikoa jardueretara hurbiltzeko, sortzeko, prestatzeko edota leialtzeko ekintzak (10 puntu).

c) Proiektuan boluntario gisara parte hartzen duten pertsonen kopurua (5 puntu)

I.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea.

Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauek osatua:

Batzordeburua:

Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua.

Batzordekideak:

1. Hezkuntza eta Kultura Alorreko zuzendaria.

2. Hezkuntza eta Kultura Alorreko bi udal teknikari.

3. Udaleko ekonomialari bat.

Idazkaria:

Hezkuntza eta Kultura Alorreko administrari bat.

J.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena.

1. Prozedura tramitatzea:

Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen pertsona edo entitate onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen H) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.

Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea:

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.

–– Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

K.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra:  BAI  EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

L.–Diru-laguntzen xede diren gastuak.

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen L.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

a) Zuzeneko kostuak.

–Jarduera-programa gauzatzeko beharrezkoak diren langileen edo artisten soldata-kostuak eta gizarte-segurantzakoak, barne harturik entitate onuradunean lanean ari direnenak eta jarduerarako kontratatzen diren pertsonenak.

Entitatean lanean ari diren langileen kasuan, jarduera gauzatzeko lanetan zenbat denbora eman eta horri dagokion alde proportzionala egotziko zaio proiektuari.

–Langileen dietek eta joan-etorriek eragindako gastuak, betiere justifikaturik badaude eta proiektua gauzatzeko guztiz beharrezkoak badira.

–Proiektuaren ekintzak gauzatzeko beharrezkoak diren kanpoko bitartekoak -hala nola ekipoen eta baliabide materialen alokairuak, ondasun kontsumigarriak, zerbitzu profesionalak edo artistikoak, aseguruak eta beste- kontratatzeak eragindako gastuak.

–Proiektuak barne hartzen dituen jarduerak ezagutzera emateko, horien publizitatea egiteko eta, halakorik bada, merkaturatzeko gastuak.

–Diru-laguntzak tokikoak ez diren tributuak estaltzen ahal ditu, diru-laguntzaren onuradunak zuzenean ordaintzen baditu.

Inola ere ez dira diru-laguntzak estaltzeko moduko gastutzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak. Zehazki, Balio Erantsiaren gaineko Zergari (BEZ) dagokionez, benetako kostuek eraginda onuradunak ordaindu dituen gastuen kopuruak izanen dira bakarrik diru-laguntzen xede, betiere kengarriak ez badira; izan ere, kengarriak izan badaitezke, onuradunak berreskuratzen ahalko ditu zergaren zenbatekoak.

Proiektuaren jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun inbentariagarririk erosiz gero, estaltzeko moduko gastutzat joko dira proiektuari haien amortizazioa egozten ahal zaion proportzioan, betiere kontabilitatearen irizpide orokorrekin bat.

b) Zeharkako kostuak:

Zeharkako kostuen artean sartuta daude hala entitate onuradunak garatzen dituen jardueretako batzuei egozten ahal zaizkion gastu orokorrak nola ezein jarduera zehatzi egozgarri izan ez eta diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren gastu finkoak.

Proiektu bakoitzak eragindako zeharkako kostuek proiektuaren aurrekontuan sartuta egon behar dute, eta ezin izanen dute jo, inongo kasutan, proiektuaren guztizko kostuaren %12 baino gehiago.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen P) letraren 2. zenbakian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua:

BAI EZ.

Ez dira, inongo kasuetan, diru-laguntzaren xede izanen ondasun higiezinak, higigarriak eta azpiegiturak erostearekin eta finantzatzearekin zerikusirik duten gastu guztiak, salbu diruz lagundutako proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun inbentariagarriak erosteari buruz adierazitakoa.

Ez dira diruz lagunduko entitateko langileen ordainsariak, baldin eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldata halako 4 gainditzen badituzte.

Halaber, ezin izanen dira diru-laguntzarekin estali proiektua gauzatzeko guztiz beharrezkoak ez diren gastu-kontzeptuak eta haien zenbatekoa modu fidagarrian zedarriturik ez dutenak.

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Justifikazio-aldiaren epea amaitu baino lehen, betiere gastuek diru-laguntzen xede diren jarduerekin harreman zuzena badute.

M.–Azpikontratatzea.

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.

Portzentajea: %100. Onuradunak inola ere ezin izanen du hitzarmenik egin Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30.7 artikuluan zehazten diren pertsona eta entitateekin, diru-laguntzaren xede diren jarduerak osorik edo zati batean egiteko.

N.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, idatzi-zati honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea: %70

Ñ.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna.

Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

O.–Ordainketa:

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa:

Ordainketa zatikatua:

Ordainketa aurreratua:

Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua):

Diru-laguntzaren %60 deialdia ebazten den unean bertan ordaintzeko agindua emanen da, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 33. artikuluarekin bat, baldin eta dena delako entitateak aurreko bi urteetan Hezkuntza eta Kultura Alorraren deialdietan diru-laguntzarik jaso badu. Behin jarduera egin eta deialdi honen P) atalean ezarritako era orokorrean justifikatu eta gero, gainerako %40 ordainduko da.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

2. Bermeen eraketa:

BAI EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

P.–Justifikazioa.

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: BAI EZ.

Justifikazio-kontu sinplifikatua (VI. Eranskinarekin bat).

a) Diru-laguntza honen xede den proiektua egin izana justifikatzeko jarduera-memoria, non xehetasunez aitortuko baitira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua.

Hona hemen memoria horren edukia:

–Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

–Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

–Proiektua garatzean egindako aldaketak, halakorik balitz.

–Finantzaketa-bideen zerrenda: diru-laguntzarekin, funtsa propioekin edo beste zenbait diru-laguntzarekin finantzatu diren jarduerak deskribatu eta haien kostua adierazi.

–Ondorioak.

Proiektuan diruz lagundutako programak eta jarduerak abiarazteko erabili ziren hedatze-elementuen bina ale.

b) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda, izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda, non ondokoak identifikatuko baitira: hartzekoduna, ordainketa-agiria, zenbatekoa, jaulkitze-data eta, jada ordaindua izanez gero, ordainketa-data.

c) Jarduera finantzatu duten beste diru-sarrerak edo diru-laguntzak xehe-mehe adierazita, horien zenbatekoa eta jatorria barne.

d) Halakorik balitz, aplikatu gabeko geldikinak eta horiei dagozkien berandutze-interesak itzuli izanaren ordainketa-agiria.

Justifikazio-kontuarekin batera 2015ean egindako jardueren memoria (gehienez ere 5 orrialdekoa) aurkeztu beharko da.

Laginketa-teknikak erabilita, egoki jotako gastuen zein ordainketen egiaztagiriak eskatuko dira, eta haien bidez diru-laguntzaren aplikazioa egokia izan den ala ez egiaztatuko da.

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak.

Moduluaren unitate-kostua.

Gainerako inguruabarrak.

Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

Beste sistemaren bat:

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea hiru hilabetekoa izanen da, diru-laguntzaren xedea den jarduera noiz egin eta hortik aitzina, eta, edonola ere, 2015eko azaroaren 15era bitartekoa. Agiriak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2) aurkeztu behar dira, edo, bestela, erregistro osagarrietako batean, zeinak deialdi honen H atalean aipatu baitira.

Justifikazioa osorik ezin bada aurkeztu, diru-laguntzaren xedea den jarduera amaitu ez delako, aurreko paragrafoan adierazitako epea luzatuko da, 2015eko abenduaren 31ra arte.

Gastuak justifikatzeko agiririk aurkezten ez bada, aurkeztutako dokumentazioa osatugabea bada edo ezarritako epetik kanpo aurkezten bada, jasotako diru-laguntzaren zenbatekoa itzuli beharko da, edo, halakorik balitz, ordaintzeke dagoen kopurua jasotzeko eskubidea galduko da, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45.1.c) artikuluarekin bat.

Q.–Dirua itzularazteko arrazoiak:

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.

R.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

S.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk.

Baldin eta benetako defizita edo benetako gastuak eskaera egitean aurreikusi eta diru-laguntzaren zenbatekoa hasiera batean zedarritzeko baliatutakoak baino txikiagoak badira, aintzat hartuko da inguruabar hori, eta proportzioan murriztuko da behin betiko eman behar den kopurua.

T.–Eranskinen aurkibidea.

I. Eranskina.–Eskabide-eredua. Deialdi honetako eranskinaren arabera.

II. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko. Deialdi honetako eranskinaren arabera.

III. Eranskina.–Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean. Deialdi honetako eranskinaren arabera.

Eranskin osagarriak.

IV. Eranskina.–Deskribapen Memoria.

V. Eranskina.–Finantziazio-plana.

VI. Eranskina.–Justifikazio Memoria.

Ohar garrantzitsua: Agiri hau erabat ongi ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.

Iruñean, 2015eko apirilaren 8an. Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzi Delegatua, Fermín Javier Alonso Ibarra.

I. ERANSKINA

Diru-laguntzen eskabidea

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

HELBIDEA

TELEFONOA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

[EZABATU EZ DAGOKIZUNA]

BEREZ EDO HONAKO HONEN IZENEAN*:

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

HELBIDEA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

TELEFONOA

FAXA

POSTA ELEKTRONIKOA

Jakinaren gainean nago ........ datan NAOren ...... zenbakian deialdia argitaratu dela, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, xede honetarako: ...............................................................................................

ESKAERA: Kontuan har dadila eskabidea. Horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:

Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, ziurtatzeko: pertsona edo entitate eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

Ziurtagiria pertsona edo entitate eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, deialdiaren G.4) atalean zehaztutako moduarekin bat.

Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (III. eranskina).

Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.

Deialdi honen G.4) atalean zehazten diren agiriak.

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an.

(Sinadura)

DATUEN BABESA: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: ............................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): .................................................................
NAN: ....................... Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): ......................................................................................
Helbidea: .................................... IFZ: ............................

Telefonoa: .................. Faxa: ........................ Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hau hartuta: .......................................................................................................................................................

ADIERAZPENA:

–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Ez nau ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.

–Egunean ditut zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen dut aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egin eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an

(Sinadura)

DATUEN BABESA: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako
diru laguntzak eskatu izanaren gainean

Izen-abizenak: ............................................................................. Helbidea (jakinarazpenetarako): .................................................................
NAN: ....................... Telefonoa: ................... Faxa: ................. Helbide elektronikoa: ..................................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): ......................................................................................
Helbidea: .................................... IFZ: ............................

Telefonoa: .................. Faxa: ........................ Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hau hartuta: .......................................................................................................................................................

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, HONAKO HAU ADIERAZTEN DU:

Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri –ezta haiengandik halakorik jaso ere–.

Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri:

Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edota partikular hauen eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Iruñean, 2015eko .....................aren ...............(e)an.

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Deskribapen memoria

Beharrezkoa da, proiektua zuzen baloratzekotan, eranskin honen atal guztiak betetzea. kontuan hartu eranskin honetan agertzen edo zehazten ez den informazioa ezin izanen dela baloratu.

(Memoria bat bete zure entitateak diru-laguntza jasotzeko aurkezten duen proiektu bakoitzeko).

Proiektu zk.:

(Entitateak proiektu bat baino gehiago aurkezten badu, lehentasunaren arabera zenbakitu).

Proiektuaren izenburua:

1. Entitatearen deskribapena.

1.1. Identifikazio-datuak:

Entitatearen izen osoa eta, halakorik balu, laburtua (merkataritza- edo publizitate-izendapena, etab.).

–Kalea eta zenbakia.

–Herria.

–Posta kodea.

–Telefono finkoa eta mugikorra.

–Faxa.

–Helbide elektronikoa.

–Webgunea.

1.2. Harremanetarako pertsonen identifikazioa (bakoitzaren izen-abizenak, telefono finkoa eta mugikorra eta helbide elektronikoa adierazi).

–Legezko ordezkaria (entitatea legalki ordezkatzeko ahalmen juridikoa eduki behar du).

–Harremanetarako pertsona (balorazio-, gauzatze- eta justifikazio-prozesuak dirauen bitartean).

–Proiektuaren zuzendaria (proiektuaren jardueren koordinatzaile teknikoa).

1.3. Entitatearen araubide juridikoa eta eratze-urtea.

1.4. Entitatearen osaera eta kide-kopurua.

1.5. Entitatearen eginkizuna, ikuspuntua, helburuak eta jarduteko ildoak (gehienez ere 15 lerro).

1.6. Entitatearen mugarri garrantzitsuak (gertaerak, urteak, etab.).

1.7. 2011-2014ko aldian egindako jarduera nagusiak.

1.8. Nazioko edo nazioarteko elkarte edo entitateko kideak badira, adierazi entitatearen izena, noiztik den kidea eta zein jardueratan ari den.

2. Proiektuaren kalitatea eta interes artistikoa edo kulturala.

2.1. Proiektuaren ezaugarri orokorrak labur azaldu: helburu nagusia, proiektuaren deskribapena, ikuspegia eta metodoak, hartzaileak, espero dituzuen emaitzak ... (15 lerro, gehienez).

2.2. Proiektuaren helburu nagusiak: berariazko helburu nagusiak eta horiek lortzeko bidea, proiektuaren ekintzak edo jarduerak eta horiek egiteko modua (orri 1, gehienez).

2.3. Proiektuaren ekipoa: ekintza edo jarduera ezberdinak eginen dituzten pertsonen curriculumak labur azalduta.

2.4. Proiektuaren iraupena (noiztik noizera):

2.5. Jarduerak zein tokitan eginen diren adierazi (jarduera bakoitzaren tokia eta bere ezaugarri tekniko nagusiak aipatu).

2.6. Identifikatu proiektuan berritzaileak edo originalak diren elementuak, arteari edo kulturari dagokionez.

2.7. Nola laguntzen du proiektuak Iruñeko kultur edo arte ondarea hedatzen?

2.8. Iruñeko Udalak abiatutako programetan txertatzeari buruz:

2.8.a. Ados al zaude proiektuaren jarduera batzuk edo guztiak Iruñeko Udalaren programetan sartzearekin? Zehaztu zeintzuk.

2.8.b. Sartuz gero, horrek gastu gehiagorik ekarriko lioke Iruñeko Udalari? Zehaztu zer gastu eta zenbat jotzen duten.

2.8.c. Sartuz gero, eskaerarik eginen zenukete espazioaz, baliabide teknikoez edo giza-baliabideez bezainbatean? Halakorik balitz, eskaerak deskribatu.

3. Proiektuaren eragina Iruñeko kulturaren edo artearen dinamizazioan.

3.1. Kalkulu errealista eta zuhurra egin, proiektuak zenbat pertsonarengana iritsiko den jakiteko. Proiektuaren jarduera bakoitza zein tokitan eginen den adierazi, bai eta zenbat pertsona bertaratuko diren eta horien ezaugarri nagusiak ere.

DATA

TOKIA

IZENBURUA

ESPERO DEN
BERTARATUEN KOPURUA

BERTARATUEN
EZAUGARRI NAGUSIAK

GUZTIRA

***

***

***

3.2. Adierazi zure entitateak 2011-2014ko aldian antolatu dituen jardueretara bertaratu den jende kopurua.

3.3. Xehe-mehe adierazi proiektua ezagutzera emateko eta merkaturatzeko plana. Zehaztu helburu horretarako erabiliko diren ekintza, euskarri edo bide guztiak.

3.4. Adierazi, halakorik balitz, kultur, arte edo gizarte arloetako beste entitateekin batera egitea aurreikusita dagoen lana: deskribatu zertan datzan eta zein diren bere helburuak.

3.5. Publiko mota ezberdinak jardueretara hurbiltzeko lana: adierazi proiektua zuzenduta dagoen edo ez normalean kultur edo arte jardueretara joaten ez den publiko jakin bati. Deskribatu zer ekintza egin behar diren proiektuaren berri emateko eta aipatu publiko mota horrengana helarazteko. Adierazi, baita ere, elkarlanean egindako jarduketaren batek helburua duen publikoak proiektura hurbiltzea edo irisgarritasuna erraztea.

3.6. Publiko mota ezberdinak sortu edo prestatzeko lana: adierazi proiektuak ekintzarik bultzatuko ote duen kultur edo arte jarduerarako publikoak sortu, prestatu edo publiko fidelak egiteko. Deskribatu zehazki zer ekintza gauzatuko diren xede horrekin (ekintza, tokia, denbora, nori zuzendua dagoen, helburu zehatza ...). Helburu horretarako materialik sortuz gero, adierazi eta deskribatu.

3.7. Adierazi zenbat pertsona arituko diren proiektuan boluntario gisa lanean (zenbat pertsona, haien eginkizunak, arduraldiak, etab.). Adierazi hala proiektuaren jardueraren batean lanean ari diren pertsonak nola entitatearen jardueretan oro har lan egiten dutenak (ezberdintasuna adierazi).

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an

(Sinadura)

V. ERANSKINA

Finantzaketa plana

1.1. Azaldu proiektuaren autofinantzaketa-maila eta bideragarritasun ekonomikoa: diru-sarreren eta gastuen arteko oreka, diru-sarreren iturriak, gastuen egitura, aurrekontuaren doitze-maila jarduera-proiektura, sortutako negozioaren tamaina (halakorik balitz), etab.

1.2. Zehaztu kontratatutako pertsonen kopurua, zer lan egin behar duten, kontratu-motak eta bakoitzarentzat Gizarte Segurantzan kotizatu den egun-kopurua. Adierazi hala proiektuaren jardueraren batean lanean ari diren pertsonak nola entitatearen jardueretan oro har lan egiten dutenak (ezberdintasuna adierazi).

1.3. Proiektuaren datu ekonomikoak bete, ondoko koadroetan:

1.3.a. Proiektuaren aurrekontu orokorra:

DIRU-SARRERAK GUZTIRA

GASTUAK GUZTIRA*

Entitatearen baliabideak

Langileak

Babesleen ekarpenak

Proiektuaren berariazko gastuak

Diru-sarrerak guztira jarduera bakoitzeko

Gastu orokorrak

Inskripzioak eta kuotak

Erakusketen alokairua, ikastaroak, hitzaldiak, etab.

Kaxeta (ekoiztutakoaren salmenta)

Leihatilan saldutakoa

Besteren bat

Iruñeko Udalari eskatutako diru-laguntza

Bestelako diru-laguntza publikoak

DIRU-SARRERAK GUZTIRA

GASTUAK GUZTIRA

(*) Zehaztu, halakorik balitz, nola kalkulatu den gastu bakoitza.

1.3.b. Proiektuaren jarduera bakoitzak sortu dituen diru-sarreren eta gastuen zehaztapena:

GASTUAK

1

2

3

4

5

...*

PROIEKTUA
GUZTIRA

Zuzeneko gastuak

Langileak

Proiekturako kontratatua

Entitatearen langileak, proiektuan proportzionalki ari direnak

Berariazko gastuak***

Talde artistikoaren eta parte-hartzaileen kaxeta

Eszenografia

Jantziak

Ekoizpena

Ekipoen eta baliabide materialen alokairua

Hedapena eta komertzializazioa

Aseguruak

Garraioa

...***

Zeharkako gastuak

Gastu orokorrak**

Beste gastu batzuk

GASTUAK GUZTIRA

(*) Behar adina zutabe erabili proiektuak barne hartzen dituen jarduera guztietarako (ezabatu erabili ez dituzun zutabeak).

(**) Hona gastu orokorrek zer hartzen duten: bulego-materiala, posta, telefonoa, berokuntza, elektrizitatea ... bai eta proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren beste hainbat gastu ere. Azaldu sartutako gastu-motak eta horiek kalkulatzeko metodoak hurrengo orrian.

(***) Proiektuak eragindako berariazko gastu mota ezberdinak banan-banan zerrendatu, eta jarduera mota bakoitzari zenbatekoa egotzi.

1.3.c. Proiektua kalkulatzeko metodoen azalpena.

GASTU MOTA

KALKULATZEKO METODOAREN AZALPENA

1.3.d. Proiektuaren kontura kontratatutako langileak.

IZEN-ABIZENAK

ENTITATEARENAK (E) KONTRATATUAK (K)

EGIN BEHARREKO LANA /

LANPOSTUAREN IZENA

LAN-EGUNAK EDO -ORDUAK KALKULATU*

EGUNEKO EDO ORDUKO TARIFA (eurotan)*

GUZTIRA (eurotan)

GUZTIRA

(*) Aukeratu kontratatutako pertsona bakoitzari hobekien egokitzen zaiona: lan egunak edo lan orduak.

1.3.e. Diru-sarrerak jarduera bakoitzeko.

DIRU-SARRERAK

1

2

3

4

5

...*

PROIEKTUA GUZTIRA

Entitatearen baliabideak

Babesleen ekarpenak

Inskripzioak eta kuotak

Kaxeta (ekoiztutakoaren salmenta)

Leihatilan saldutakoa

Besteren bat

Iruñeko Udalari eskatutako diru-laguntza

Bestelako diru-laguntza publikoak

DIRU-SARRERAK GUZTIRA

(*) Behar adina zutabe erabili proiektuak barne hartzen dituen jarduera guztietarako (ezabatu erabili ez dituzun zutabeak).

1.3.f. Diru-sarreren eta gastuen laburpena jarduera bakoitzeko.

PROIEKTUAREN JARDUERAK

GASTUAK

(eurotan)

DIRU-SARRERAK

(eurotan)

DIRU-SARRERAK
KEN GASTUAK

(eurotan)

1.

2.

3.

4.

5.

6.

7.

8.

9.

10.

...

GUZTIRA

(*) Behar adina errenkada erabili proiektuak barne hartzen dituen jarduera guztietarako (ezabatu erabili ez dituzun errenkadak).

Sinadura: Data:

DATUEN BABESA: Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 1999-XII-13ko Lege Organikoa betez, jakitera ematen dizugu inprimaki honetan eman dituzun datu pertsonalak deialdi honen kudeaketarako baino ez direla erabiliko, eta Iruñeko Udalaren datu-baseak osatzen dituzten fitxategietan bilduko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kale Nagusia, 2, 31001 Iruña).

VI. ERANSKINA

Justifikazio memoria

Izen-abizenak ............................................, IFZ ............. eta ............... entitate onuradunaren legezko ordezkari gisa,

Nire erantzukizunpean, honako hau aitortzen dut:

1. Memorian eta gastuen eta diru-sarreren justifikazio-kontu honetan jasotako datuen egiazkotasuna.

2. Diru-laguntza emateko oinarri diren helburuak bete direla, proiektua gauzatu dela edo jarduera egin dela.

3. Jasotako diru-laguntza honen zenbatekoak, gainerako diru-laguntzekin batera, ez duela gainditzen diruz lagundutako obra edo jardueraren kostu osoa.

(Zigilua eta sinadura)

Agiriak paperean aurkeztu behar dira, izapidetzea errazteko.

–Proiektuaren izena.

–Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.

–Egindako jarduerak eta erdietsi nahi ziren helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.

–Proiektua garatzean egindako aldaketak, halakorik balitz.

–Finantzaketa-bideen zerrenda. Diru-laguntzarekin, funtsa propioekin edo beste zenbait diru-laguntzarekin finantzatu diren jarduerak deskribatu eta haien kostua adierazi, honako hauek barne:

  • Gastuen zerrenda, izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoen guztizkoa emanda, non ondokoak identifikatuko baitira: hartzekoduna, ordainketa-agiria, zenbatekoa, jaulkitze-data eta, jada ordaindua izanez gero, ordainketa-data. Gastuen zerrenda bat eginen da jarduera bakoitzeko, zuzeneko gastuen kasuan, eta zerrenda orokor bat proiektu osorako, zeharkako gastuen kasuan.
  • Jarduera finantzatu duten beste diru-sarrerak edo diru-laguntzak xehe-mehe adierazita, horien zenbatekoa eta jatorria barne.

–Ondorioak.

–Proiektuan diruz lagundutako programak eta jarduerak abiarazteko erabili ziren hedatze-elementuen bina ale.

1. KOADROA

Jardueren laburpena

DATA

TOKIA

IZENBURUA

DESKRIBAPEN LABURRA

BERTARATUAK

KOADRO EKONOMIKOAK

2. koadroa

Egindako gastuen zerrenda izenpetua

HORNITZAILEA

IFZ

KONTZEPTUA

FAKTURA ZK.

FAKTURAREN DATA

ZENBATEKOA

ORDAINKETA EGUNA

3. KOADROA

Gastuen laburpena

ZENBATEKOA

Entitatearen langileak, proiektuan proportzionalki ari direnak

Talde artistikoaren eta parte-hartzaileen kaxeta

Eszenografia

Jantziak

Ekoizpena

Ekipoen eta baliabide materialen alokairua

Hedapena eta komertzializazioa

Aseguruak

Garraioa

Beste gastu batzuk

Zeharkako kostuak

GASTUAK, GUZTIRA

4. koadroa

Diru-sarrerak

ZENBATEKOA

Entitatearen baliabideak

Babesleen ekarpenak

Diru-sarrerak guztira jarduera bakoitzeko

Inskripzioak eta kuotak

Erakusketen alokairua, ikastaroak, hitzaldiak, etab.

Kaxeta (ekoiztutakoaren salmenta)

Leihatilan saldutakoa

Besteren bat

Iruñeko Udala

Bestelako diru-laguntza publikoak

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

AMAIERAKO SALDOA: GASTUAK/DIRU-SARRERAK

Iragarkiaren kodea: L1506211