81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Peñei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2015. urteko sanferminetan parte har dezaten

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak -erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako-, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea:

1. Administrazio deitzailea:

Iruñeko Udala.

2. Organo emailea:

Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea:

Hezkuntza eta Kultura Alorra.

4. Instrukzio-organoa:

Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Iruñeko peñei (irabazi-asmorik gabeko entitateak) diru-laguntzak emateko prozedura garatzea, 2015eko sanferminetan parte har dezaten.

2. Deialdiaren helburua:

Iruñeko peñek jai-giroa handitzeko antolatzen dituzten jarduerak sustatzea.

3. Baldintzak, betebeharrak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Ezin izanen dute diru-laguntzarik jaso izaera politikoa edo erreibindikatiboa duten jarduerek, izaera hori jarduera gauzatu baino lehen edo behin gauzatzen hasita hartuta ere. Halaber, ez dute diru-laguntzarik jasoko halako erreibindikazioak egiteko erabili diren jarduerek, haiek gauzatzea toleratu besterik egin ez badute ere, ezta herritarren askatasunaren kontrakoek edo Konstituzioa urratu edo legeak betetzen ez dituztenek ere. Halako jarduerak behin diru-laguntza ematearen aldeko ebazpena eman eta gero gertatzen badira, itzulketa- eta zehapen-espedienteak irekiko dira, diru-laguntzei buruzko Iruñeko Udalaren ordenantza orokorrean ezarritakoarekin bat.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:

1. Deialdiaren gehienezko zenbateko osoa kreditu erabilgarrien barruan: 81.750 euro.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-partida:

50/45310/482090.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Deialdi honi gehienez ere 81.750 euro esleituko zaizkio. Diru-laguntzaren zenbatekoa, kasuan-kasuan, deialdi honetan ezarritako balorazio-irizpideak aplikatuta zenbat puntu lortu eta aurrekontuan zenbat diru erabilgarri izan eta horren arabera xedatuko da.

Peña onuradun bakoitzak puntuazio bat jasoko du, H) atalean zehaztutako balorazio-irizpideen arabera. Deialdi honi esleitutako gehienezko zenbatekoa peña onuradun bakoitzak lortutako puntu guztien baturarekin zatituko da, eta horrela lortuko da puntu bakoitzaren balioa.

4. Hainbanatzeko aukera:

BAI EZ.

Baiezkoa bada, nola hainbanatu: Eman beharreko diru-laguntzen baturaren emaitza handiagoa bada deialdi honetan eskura dagoen gehienezko zenbatekoa baino, zenbateko osoa hainbanatuko da proportzionalki, H) atalean zehaztutako irizpideen arabera lortutako puntuazioa kontuan harturik.

5. Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ.

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

6. Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa:

81.750 €

2. urtekoa:

4. urtekoa:

1. urtekoa:

3. urtekoa:

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: BAI EZ.

Diru-laguntza eskatu ahal izango dute honako baldintza zehatz hauek betetzen dituzten peñek:

–Peña gisara eraturik dauden elkarteetan antolatuak izatea.

–Legearekin bat eratuta egotea eta dagokien Erregistroan izena emanda izatea, eskabidea aurkezteko mugaegunean, betiere indarra duten legeekin bat baldintza hori eskatzen ahal bada.

–Egoitza nahiz zergetarako helbidea Iruñean edukitzea.

–Irabazi-asmorik gabekoa izatea.

–Estatutuetan deialdiaren xedeari loturiko jarduerak egiteko helburuak jasoak izatea.

–Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoari egokiturik egotea.

–Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda edukitzea.

–Iruñeko Udalak kontzeptu beragatik ematen dituen bestelako diru-laguntzen ildoei heldu ez izana.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:

BAI EZ.

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak:

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak:

BAI EZ.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak

Proiektuan aldaketak egiteko aukera:

BAI EZ.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu:

1. Eskaerak aurkezteko tokia:

Diru-laguntzetarako eskaerak honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea), erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako beste edozeinetan.

2. Eskaerak aurkezteko epea: Eskaerak eta beharrezko agiriak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Peña eskatzailearen nortasun juridikoaren egiaztagiria eta, behar izatera, peñako zuzendaritza-batzordeak diru-laguntza eskatzeko zein ordezkari ahaldundu eta haren NANa. Estatutuen kopia bat erantsiko da (hala behar denean).

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. Eranskina). BAI EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

g) Erantzukizuneko aitorpena, non jasoko baitira entitatearen datuak (eraketaren urtea, bazkide-kopurua, hala helduena nola haurrena) eta eskaeraren xede diren jarduerei buruzko datuak (datak, ordutegiak, ibilbideak, bisitatu beharreko tokiak), betiere IV. eranskinaren ereduarekin bat.

h) Eskaeraren xede diren jardueretarako aurreikusten diren gastu eta diru-sarreren aurrekontu banakatua, V. eranskinaren ereduarekin bat.

i) Erantzukizuneko aitorpen bat, non zehaztuko baita peñak ez duela aldaketarik egin ez estatutuetan eta ez entitatearen ordezkarietan.

j) Erantzukizuneko adierazpen bat, non jasoko baita peña Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoari egokiturik dagoela.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak:

Eskaerak baloratzeko, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1) Musika-irteerak (ibilbideak kaleetan barna, musikaz lagundurik): 2,5 puntu jarduera bakoitzeko (65 puntu gehienez).

2) Bisitak ongintzazko entitateetara: 16 puntu, gehienez ere, honako hauen arabera:

Bisita 1: 4 puntu.

2 bisita: 8 puntu.

3 bisita: 12 puntu.

4 bisita edo gehiago: 16 puntu.

3) Proposatutako jardueren izaera berritzailea edo orijinala: 5 puntu gehienez ere.

Puntu bat emango da egindako jarduera bakoitzeko. Jarduera berritzailetzat joko dira hiru premisa hauetako bat betetzen dutenak:

a) Festa-giroko jarduerak (irteerak ez direnak), kalean egiten direnak eta jende ororentzat irekiak daudenak.

b) Elementu bereziak sartzea irteeretan (dantzaldiak gaitariekin, instrumentu-sorta berritzailea edo partizipatiboa ...).

c) Teknologia berriak erabiltzea festaren berri oro har zabaltzeko (ez soilik peñaren jarduerak).

4) Peñak jardunean daraman denbora. 5 puntu gehienez ere, hauen arabera:

Bost urte baino gutxiago: puntu 1.

5 eta 10 urte bitarte: 2 puntu.

11 eta 25 urte bitarte: 3 puntu.

26 eta 50 urte bitarte: 4 puntu.

50 urte baino gehiago: 5 puntu.

5) Bazkide helduen kopurua: 5 puntu gehienez ere, hauen arabera:

100 kide baino gutxiago: puntu 1.

101 eta 200 kide bitarte: 2 puntu.

201 eta 300 kide bitarte: 3 puntu

301 eta 400 kide bitarte: 4 puntu.

400 kide baino gehiago: 5 puntu.

6) Iruñeko Udalaren festa-programan lankidetzan aritzea: 4 puntu gehienez ere.

San Ferminen prozesioan parte hartzea: 1,5 puntu.

Pobre de Mí ospakizunean parte hartzea: 1,5 puntu.

Beste jarduera batzuk: puntu 1.

I.–Eskaerak ebaluatzeko balorazio-batzordea:

Eskaerak ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, honako pertsona hauek osatua:

Batzordeburua:

Fermín Alonso Ibarra, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua.

Batzordekideak:

1. Teresa Lasheras Balduz, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zuzendaria.

2. José Luis Mosquera Sande, Hezkuntza eta Kultura Alorreko Teknikaria.

3. Iñaki Azkona Huercanos, Hezkuntza eta Kultura Alorreko teknikaria.

Idazkaria:

Carmen Ruiz Alonso, Hezkuntza eta Kultura Alorreko administraria.

J.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena:

1. Prozedura tramitatzea:

Instrukzio-organoak aurre-ebaluazio bat eginen du, eta, hori abiapuntu hartuta, txosten bat, non egiaztatuko baita eskura daukan informazioaren arabera ondorioztatzen dela ezen pertsona edo entitate onuradunek halakoak izateko bete behar dituzten baldintza guztiak betetzen dituztela. Espedientea ebaluazio-batzordeari helaraziko dio, eskaerak ebalua ditzan, deialdi honen H) atalean aurreikusten diren balorazio-irizpide objektiboen arabera.

Balorazio-batzordeak proposamen-txosten arrazoitu bat egingo du, ebaluazioaren emaitza zehazteko. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea eta balorazio-batzordearen txostena ikusita, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebazteko eta diru-laguntza eman dela jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.

Epea kontatzeko beste sistema bat:

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

K.–Emandako diru-laguntzen publizitatea:

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

L.–Diru-laguntzen xede diren gastuak:

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen L.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

–Sanferminetan jarduera ezberdinetan parte hartzeko kontratatzen den txarangak eragindako gastuak (ordainsariak, joan-etorrietarako gastuak, ostatu eta mantenukoak).

–Egile-eskubideak ordaintzeko gastuak, peña bakoitzak programatu dituen jardueretan jotzen duen musika dela-bide.

–Diruz lagundutako jarduerak egiteko peñaren joan-etorrietan autobusak edo beste garraiobide kolektiboren bat erabiltzeak eragindako gastuak.

–Peñaren pankarta egiteko gastuak.

–Kalean jende ororentzat eta doan egiten diren haur-jarduerak edo bestelako emanaldiak kontratatzeko gastuak.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen P) letraren 2. zenbakian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua:

BAI EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

–Zezenketarako abonamenduen kostuak.

–Jan-edanen gastuak, salbu eta txarangaren mantenukoak.

–Diruz lagundutako jarduerekin zuzenean zerikusirik ez duen beste edozein gastu.

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Justifikazio-epea amaitu baino lehen, betiere gastuek diru-laguntzen xede diren jarduerekin harreman zuzena badute.

M.–Azpikontratatzea:

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat: BAI EZ.

Portzentajea: %100. Onuradunak inola ere ezin izanen du hitzarmenik egin Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30.7 artikuluan zehazten diren pertsona eta entitateekin, diru-laguntzaren xede diren jarduerak osorik edo zati batean egiteko.

N.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, idatzi-zati honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra: BAI EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea: Diruz lagundu ez den gainerako zenbatekoa.

Ñ.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna:

Udalaren diru-laguntza jasotzea Bateragarria Bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

O.–Ordainketa:

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa:

Ordainketa zatikatua.

Ordainketa aurreratua.

Ordainketa mistoa, ordainketa zatikatuaren eta aldez aurrekoaren artekoa: diru-laguntzaren zenbatekoaren %50 ebazpena onestean emanen da, eta beste %50a, diruz lagundutako jarduerak justifikatu baino lehen.

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

2. Bermeen eraketa:

BAI EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa:

P.–Justifikazioa:

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: BAI EZ.

Justifikazio-kontu sinplifikatua.

Justifikazio-kontua agiri hauek osatuko dute:

a) Jarduketa-memoria bat, diru-laguntzaren xede diren jarduerak egin izana egiaztatzeko, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.

b) Jarduerak eragindako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua, non honako hauek identifikatuko baitira: hartzekoduna, agiria, zenbatekoa, jaulkitze-data eta, jada ordaindua izanez gero, ordainketa-data (Eredua, VI. Eranskinean).

c) Jarduera finantzatu duten beste diru-sarrerak edo diru-laguntzak xehe-mehe adierazita, horien zenbatekoa eta jatorria barne (Eredua, VI. Eranskinean).

d) Halakorik balitz, aplikatu gabeko geldikinak eta horiei dagozkien berandutze-interesak itzuli izanaren ordainketa-agiria.

Justifikazio-kontuarekin batera honako hauek aurkeztu behar dira: merkataritzako trafiko juridikoan baliokidetasun frogagarria edo indar administratiboa duten fakturak edo agiriak eta ordaindu izana egiaztatzen duen dokumentazioa. Halaber, txaranga bakoitzarekin egindako kontratuaren kopia aurkeztu beharko da.

Justifikazio-agiriak jatorrizkoak izanen dira. Fotokopiak aurkeztekotan, zerbitzu kudeatzaileak behar bezala konpultsaturik aurkeztu beharko dira.

Egindako gastuak osagai guztiak jasotzen dituzten fakturen bitartez egiaztatuko dira, eta ez dira inongo kasutan ordainagiri hutsak edota kutxako tiketak onartuko.

Fakturak indarra duten legeen arabera jaulkiko dira, haietan zehazturik faktura egin duen enpresaren edo sozietatearen izena eta IFZ, fakturaren jaulkitze data, kontzeptua, zenbatekoa eta fakturatu diren objektuen edo kontzeptuen xehekapena, zigilua, aplikatutako Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta jaulkitzailearen sinadura. PFEZren atxikipena ere adieraziko da, autonomo diren pertsonen kasuan.

Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten agiriak banku-zordunketa bidez egin behar dira, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak:

Moduluaren unitate-kostua:

Gainerako inguruabarrak:

Kontabilitate-orrien aurkezpena (Ordenantzaren 38. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

Beste sistemaren bat:

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Diru-laguntza justifikatu eta, horrenbestez, agiri frogagarriak aurkezteko epea 2015eko irailaren 30ean amaituko da (azken egun hori barne). Agiriak Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2) aurkeztu behar dira, edo, bestela, Iruñeko Udaleko erregistro osagarrietako batean.

Justifikazio-betebeharra ezarritako epean ez betetzeak, justifikaziorik ez aurkezteak edo diruz-lagundutako jarduera egin dela egiaztatzeko adinako justifikaziorik ez egiteak berekin ekarriko du aurrez emandako diru-laguntzaren zatia osorik edo parte batean itzuli beharra eta diru-laguntza osorik edo parte batean jasotzeko eskubidea galtzea, betiere jarduera noraino ez den bete eta gainerako inguruabarrak kontuan harturik.

Behin gauzatutako jarduerei dagokien justifikazioa aztertu eta gero, Udaleko teknikari eskudun batek balorazio-txosten bat egin eta sinatuko du. Bertan espresuki jasoko da guztiz bete izan dela diru-laguntzaren xedea, edo, bestela, justifikazioaren onespena eragozten duten akatsak edo inguruabarrak zein diren.

Q.–Dirua itzularazteko arrazoiak:

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.

R.–Errekurtsoak:

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

S.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk:

Baldin eta benetako defizita edo benetako gastuak eskaera egitean aurreikusi eta diru-laguntzaren zenbatekoa hasiera batean zedarritzeko baliatutakoak baino txikiagoak badira, aintzat hartuko da inguruabar hori, eta proportzioan murriztuko da behin betiko eman behar den kopurua.

T.–Eranskinen aurkibidea:

I. Eranskina. Eskabide-eredua.

II. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

III. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

IV. Eranskina: Jardueren deskribapena eta entitatearen datuak.

V. Eranskina: Jardueren gastu eta sarreren aurrekontua.

VI. Eranskina: Gastuen eta diru-sarreren zerrenda.

Ohar garrantzitsua: Agiri hau erabat ongi ikusteko, gomendagarria da PDF formatuan deskargatu eta irakurtzea.

Iruñean, 2015eko apirilaren 13an.–Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua, Fermín Javier Alonso Ibarra.

I. ERANSKINA

Diru-laguntzen eskabidea

PERTSONA EDO ENTITATE ESKATZAILEAREN DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

HELBIDEA

TELEFONOA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

[EZABATU EZ DAGOKIZUNA]

BEREZ EDO HONAKO HONEN IZENEAN*:

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

JAKINARAZPENETARAKO DATUAK

IZEN-ABIZENAK EDO SOZIETATEAREN IZENA

NAN, IFZ, AIZ EDO IFK

HELBIDEA

ZK.

ESKAILERA

SOLAIRUA

PK

HERRIA

TELEFONOA

FAXA

POSTA ELEKTRONIKOA

Jakinaren gainean nago ........ datan NAOren ...... zenbakian deialdia argitaratu dela, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko, xede honetarako: .................................................................................

ESKAERA: Kontuan har dadila eskabidea. Horretarako, honako agiri hauek aurkezten ditut:

Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen dituzten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu gisa hartuta, ziurtatzeko: pertsona edo entitate eskatzaileak bete egiten dituela Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak eta deialdi honek exijitzen dituzten baldintzak, eta Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen diren onuradun izateko ezein debeku-ziok ez duela ukitzen.

Ziurtagiria pertsona edo entitate eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela frogatzeko, deialdiaren G.4) idatzi-zatian zehaztutako moduarekin bat.

Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribaturi helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (III. eranskina).

Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarrera edo jarduera hori deskribatzen duena.

Deialdi honen G.4) atalean zehazten diren agiriak.

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an

(Sinadura)

DATUEN BABESA: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

II. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena

Izen-abizenak: ............................................................................ Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................ NAN: ....................... Telefonoa: ...................... Faxa: .................. Helbide elektronikoa: ....................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): ............................. Helbidea: .................................... IFZ: .................... Telefonoa: .................. Faxa: ........................ Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hau hartuta: ....................................................................................................

ADIERAZPENA:

–Bete egiten ditut onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak aipatzen dituen betekizun orokorrak eta Deialdi honetan ezarritako berariazko betekizunak oro.

–Ez nau ukitzen Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak onuradun izateko aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere.

–Egunean ditut zergei nahiz Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak.

–Konpromisoa hartzen dut diru-laguntza emateko oinarritzat hartu diren helburuak eta jarduerak betetzeko erabiliko dudala eskatutako laguntzaren zenbatekoa.

–Konpromisoa hartzen dut aitorpen honek zehazten dituen inguruabarrak ziurtatzeko, errekerimendua noiz egin eta hortik hamabost eguneko epean, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 15.7 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Eta hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioetarako, agiri hau egin eta sinatzen dut,

Iruñean, ...(e)ko ................aren .........(e)an

(Sinadura)

DATUEN BABESA: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan jasotako datu pertsonalak diru-laguntza hau kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan biltzen ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2. 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es) joaz.

III. ERANSKINA

Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru laguntzak eskatu izanaren gainean

Izen-abizenak: ............................................................................ Helbidea (jakinarazpenetarako): ........................................................ NAN: ....................... Telefonoa: ...................... Faxa: .................. Helbide elektronikoa: ....................... Bere kabuz edo honako hau ordezkatuz (dagokionaren arabera): ............................. Helbidea: .................................... IFZ: .................... Telefonoa: .................. Faxa: ........................ Aurreko datuen jabea jakinaren gainean dago diru-laguntzetarako deialdi hau egin dela, norgehiagokako araubidean, honako xede hau hartuta: ....................................................................................................

Eskatutako diru-laguntzaz bezainbatean, honako hau adierazten du:

Ez diet ezein diru-laguntzarik eskatu, deialdi honen xede bererako, nazioko edo nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste ezein partikularri -ezta haiengandik halakorik jaso ere-.

Diru-laguntza hauek eskatu dizkiet, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo beste edozein partikularri:

Diru-laguntza hauek jaso ditut, deialdi honen xede bererako, nazioko zein nazioarteko administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edota partikular hauen eskutik:

Eskatutako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Jasotako diru-laguntzak (zehaztu data, entitatea eta zenbatekoa):

Iruñean, 2015eko ...................aren .......(e)an

(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Jardueren deskribapena eta entitatearen datuak

Peñaren sorrera-urtea: ...................

Peña osatzen duten bazkide helduen kopurua: ...........

Proposatutako jardueren izaera berritzailea edo originala deskribatu:

Iruñeko Udalaren festa-programarekiko lankidetzaren berri eman:

Iruñean, 2015eko ................aren .......(e)an

Sin.: .................................

Kalean egiteko ibilbideen xehetasunak (lerro gehiago sartu irteera-kopuruarekin bat):

ZK.

EGUNA

HASTEKO ORDUA

AMAITZEKO ORDUA

IRAUPENA

IBILBIDEA

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

Laburpena:

Emanaldi-kopurua, goizez:

Emanaldi-kopurua, arratsaldez:

Emanaldi-kopurua, gauez:

Iruñean, 2015eko ................aren .........(e)an

Sin.: .................................

Ongintzazko entitateetara egitekoko bisitak:

ZK.

EGUNA

HASTEKO ORDUA

AMAITZEKO ORDUA

IRAUPENA

ONGINTZAZKO ENTITATEA

1

2

3

4

5

Iruñean, 2015eko ..................aren .........(e)an

Sin.: .................................

V. ERANSKINA

Aurreikusitako gastuen eta diru-sarreren aurrekontua

GASTUAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

GASTUAK, GUZTIRA

DIRU-SARRERAK:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

Aurreikusitako defizita (Diru-sarrerak (1) - Gastuak): ................ euro.

(1) Deialdi honetan eskaturiko diru-laguntza kontuan hartu gabe.

Iruñean, 2015eko .........aren ...(e)an

Sin.: .................................

VI. ERANSKINA

Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda, sailka.

HORNITZAILEA

IFZ

KONTZEPTUA

FAKTURA ZK.

JAULKITZE DATA

ZENBATEKOA

ORDAINTZE DATA

GUZTIRA

Jardueraren diru-sarreren zerrenda, sailka.

JARDUERA FINANTZATU DUTEN DIRU-SARREREN JATORRIA

ZENBATEKOA

GUZTIRA

Aurreikusitako defizita (Diru-sarrerak (1) - Gastuak): ................ euro.

(1) Deialdi honetan eskaturiko diru-laguntza kontuan hartu gabe.

Adierazten dut diruz lagundutako jarduerak egiteko jaso ditugun diru-sarrera bakarrak lehenago adierazitakoak direla.

Adierazten dut ez dugula batere diru-sarrerarik jaso diruz lagundutako jardueretan.

Iruñean, 2015 ....................ren ........... (e)an

Sin. eta zigilatua: .............................

Presidentea edo legezko ordezkaria

Iragarkiaren kodea: L1506209