81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak berritzea

Ezkurra herriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak berritu behar direnez, lau urtetarako, horiek bete nahi dituzten interesdun guztiei aditzera ematen zaie hamabost egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, dagokion eskabidea aurkezteko, Ezkurrako Udalaren idazkaritzan.

Ezkurran, 2015eko martxoaren 31n.–Alkatea, Julián Gogorza Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1505748