81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

AKATS ZUZENKETA, euskarazko alean, Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legea aldatzen duen martxoaren 5eko 6/2015 Foru Legearena.

Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legea aldatzen duen martxoaren 5eko 6/2015 Foru Legea 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an. Euskarazko alean akats bat atzeman da, legearen zenbakia okerrekoa baita, eta honen bidez zuzentzen da:

Honela dioen tokian:

8/2015 FORU LEGEA, martxoaren 5ekoa, Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legea aldatzen duena.

Honela behar du:

6/2015 FORU LEGEA, martxoaren 5ekoa, Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legea aldatzen duena.

Iruñean, 2015eko apirilaren 23an.–Nafarroako Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

Iragarkiaren kodea: F1506307