78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Eugiko urtegia erregulatzeko 2015eko kanona
onesteko proposamena

2015eko martxoaren 19an erakunde honetako zuzendaritza teknikoak Eugiko urtegia erregulatzeko 2015eko kanonerako proposamena onetsi du; Ur Jabari Publikoaren Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan ezarritakoarekin bat (103. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa), balio hauek proposatzen ditu bertan:

a) Eugiko urtegia egin ondoren emanak eta haren erregulazioaren onuradunak diren ur-hornidurek 0,0125127171 euroko kanona izanen dute metro kubikoko.

b) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 49.946,88 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio kanon gisa.

Jendaurrean jartzen da Ebroko Ur Konfederazioko buruari egokiak diren erreklamazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan administrazio espedientea aztertu ahal izanen da erakundearen bulegoan, Zaragozan, Sagasta pasealekuko 24-28an.

Zaragozan, 2015eko martxoaren 23an.–Zuzendari teknikoa, Raimundo Lafuente Dios.

Iragarkiaren kodea: E1504940