78. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Girgillaoko Udalak, 2015eko martxoaren 13an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa, 2015eko ekitaldiko aurrekontuarekin eta hura betearazteko oinarriekin batera, eranskinean jasotzen den bezala.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honetako iragarki oholean argitaratuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2015eko plantilla organikoa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Etxarren-Girgillaon, 2015eko apirilaren 7an.–Alkatea, José M.ª López de Mendiguren Anuncibay.

ERANSKINA

Mañeru ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile partekatuak

Lanpostuak

Funtzionarioak:

–Idazkaria (hutsik).

–Administrari-ofiziala (hutsik).

Lan-kontratudunak:

–2 administrari laguntzaile (1 lanaldi partzialekoa). (Hutsik).

–Garbitzailea (lanaldi partzialekoa). (Hutsik).

Iragarkiaren kodea: L1505249