61. ALDIZKARIA - 2015eko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Euskararen erabilera
eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren aldaketa

Otsagabiko Udalak, 2015eko martxoaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko ordenantzaren aldaketa, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 27ko 20/2015 Foru Aginduan emandako legezkotasunari buruzko oharrak kontuan hartuz, eta Euskararen gaineko ordenantza indarrean den legedira egokitu eta aipatutako Departamentuak aurkeztutako administrazioarekiko 29/2015 auzi-errekurtsoaren edukia oinarririk gabe uzteko. Ordenantza 2014ko urriaren 31n onetsi zuen behin betiko Otxagabiko Udalak eta urte horretako abenduaren 11ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Hona hemen:

–Ordenantza, Otxagabiko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2015eko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

Iragarkiaren kodea: L1504100