3. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA

Ediktua. 725/2014 familia-prozedura

Iruñean, 2014ko abenduaren 1ean.

Raquel María Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 725/2014 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean epaia eman da 2014ko azaroaren 27an eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.

Eta José Vidalino Jiménez Jiménez jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2014ko abenduaren 1ean.–Idazkari judiziala, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.

Iragarkiaren kodea: J1416528