214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2016ko udal zergen karga-tasak. Hasierako onespena

2015eko urriaren 15ean Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen:

1) Lurraldearen gaineko kontribuzioari %0,28ko karga-tasa ezartzea, aurten bezala.

2) Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea. Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren laukian agertzen diren urteko gutxieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa %15a izanen da.

3) Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergari %4,5eko karga-tasa ezartzea, aurtengo berdina.

4) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: 1,3 gutxieneko indizea aplikatzea, aurten bezala.

5) Karga-tasa hauek jendaurrean paratzea 30 egunetarako, iragarkia Nafarroako Aldiz- kari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.

6) Erreklamaziorik, kexarik edota oharrik egiten ez bada, aipatu denbora pasatu ondotik, aipatu karga-tasak behin betikoz onetsi direla ulertuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Beran, 2015eko urriaren 20an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1514205