214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Laborantzako herrilurretako 60 eta M 3-37, 85 loteen aprobetxamenduaren esleipena 2020. urterarte, uko egiteagatik, herritarrendako zuzeneko esleipenaren bidez

Hamabortz egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, eskaerak aurkezteko epea irekirik egonen da, Barasoaingo Udalaren laborantzarako herrilurren aprobetxamendua eskuratzeko, 2020. urteraino, herritarrendako zuzeneko esleipenaren bidez; hori guztia Nafarroako toki entitateen ondasunen gaineko erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Interesdunek, herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen egungo araudian ezarritako baldintzak betetzen badituzte, beren eskabideak aurkezten ahalko dituzte, Barasoaingo Udalaren Idazkaritzan, jendea hartzeko ordutegian, 11:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.

Prozedura honen bidez esleitzen ez diren loteak enkante publikoaren bidez esleituko dira, indarra duen araudiari jarraikiz.

Barasoainen, 2015eko urriaren 20an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1514216