214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 442/2014 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan sozietateei buruzko 442/2014 prozedura arrunta bideratzen ari dela, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2015eko uztailaren 28an.

Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritzako 1. Epaitegiko epaile magistratuak, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari diren 442/2014 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Izurzu Clima SLk sustatu du, José María Ayala Leoz prokuradore jaunak ordezkatuta eta Carlos María Bacaicoa Hualde legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean diren Pablo Pezonaga Itoiz eta Manuel Pezonaga Itoiz jaunen aurka.

Epaitza:

Ezesten dut José María Ayala Leoz auzitegietako prokuradore jaunak, Izurzu Clima SLren izenean eta hura ordezkatuz, jarritako demanda, Pablo Pezonaga Itoizen eta Manuel Pezonaga Itoizen kontrakoa, auzi-ihesean baitaude.

Demandatzailea kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Magistratua.

Eta Pablo Pezonaga Itoiz jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko irailaren 30ean.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1513472