214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03321 NL/sr espedientea
Jendaurreko epea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Ziostoa, S.L. lagun bakarreko sozietatea.

I.F.Z. zenbakia: B 71005532.

Helbidea: Zazpigurutze auzoa, 4.a behea 31740-Doneztebe (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Urdintz iturburua.

Eskatutako emaria: 0,05 l/s-koa.

Tokia: Ziga.

Udalerria eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: kiwi soro bat ureztatzea, 75. poligonoa, 53. lurzatia.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Urdintz iturburutik ura hartzeko, kutxeta bat erabiliko da, 3.000 litroko biltegiari lotuta, eta bertatik 1.500 metroko hodi bat aterako da kiwiak dauden lurzatiraino, tantaka ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2015eko urriaren 5ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1513487