214. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KOKORIKO MENDIKO BILTZARRA

1. kreditu aldaketa 2015eko aurrekontu orokorrean.
Hasierako onespena

Kokoriko Mendiko Biltzarrak, 2015eko urriaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen 2015eko aurrekontu orokorrean kreditu aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatua bete dadin, herritarrek eta bidezko interesdunek Udalaren Idazkaritzan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Elgorriagan, 2015eko urriaren 19an.–Burua, Juan Miguel Suquilvide Olázar.

Iragarkiaren kodea: L1514155